Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 7koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez 2022ko ekitaldian dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kontsumobide; Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4519
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/07
  • Argitaratze-data: 2022/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren oinarriak eta 2022ko deialdia, zeinaren bidez dirulaguntzak ematen baitzaizkie toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak susta eta babes ditzaten.

Bestalde, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari dagokio kontsumo-arloko eginkizunak betetzea, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan.

36 erakundek aurkeztu zuten eskabidea 2021eko azaroaren 30eko Ebazpenaren 6. artikuluan ezarritako epean, ebazpen horretan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko.

Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko eratutako epaimahai kalifikatzaileak proposamena egin du, 2022ko maiatzaren 12an.

Ikusi dira aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak; beraz, honako hau

Xedatzen dut:

  1. Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoen funtzionamenduko eta jarduerak egiteko gastuetarako; 981.877,56 euro guztira, honela banatuta:

    (Ikus .PDF)

  2. Dirulaguntzak ematea KIUB kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulegoek egiten dituzten ikuskapen-jardueretarako; 78.122,29 euro guztira, honela banatuta:

    (Ikus .PDF)

  3. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

  4. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 7a.

    Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

    LAURA ANGELA ALZOLA KIRSCHGENS.