Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 4koa, Eustateko zuzendariarena, Cristina Prado Valle andrea, Eustateko Zuzendaritza Nagusiaren Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde postutik (kodea 512036; dotazioa: 1) kentzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 198
  • Hurrenkera-zk.: 4438
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/04
  • Argitaratze-data: 2022/10/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendariarena 2002ko azaroaren 20ko Ebazpenaren bidez (2002ko abenduaren 5eko EHAAn argitaratua), Cristina Prado Valle izendatu zen Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoa betez eta lege horrek ematen dizkidan ahalez baliaturik, honako hau

Lehenengoa. Cristina Prado Valle andrea Koordinazio Tekniko eta Zabalkundeko zuzendariorde postutik kentzea, erretiroa hartu duelako, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Ebazpen honek 2022ko urriaren 17an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 4a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik