Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 3koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskararen eremu geografikotik kanpo erroldatutako ikasleei dirulaguntzak ematea arautzen duen deialdiaren URLaren aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 4402
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/03
  • Argitaratze-data: 2022/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko urriaren 3an argitaratu zen EHAAn (189. zk.) 2022ko abuztuaren 30eko Ebazpena, 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetako eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetako euskararen eremu geografikotik kanpo erroldatutako ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura argitara ematen zuena, Zuzendaritza Kontseiluak onartua.

Ebazpen horren 5.2 artikuluak honako hau ezartzen du eskabideak aurkezteko formularioa eta argibideak eskuragai izateko euskadi.eus egoitza elektronikoaren helbideari dagokionez:

  1. Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren ondorengo helbidean egongo dira eskuragai:

    www.euskadi.eus/zerbitzuak/1203701

    Eskabideen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero:

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Goian aipatu zen euskadi.eus egoitza elektronikoko helbide hori eguneratu gabe geratu zen akats tekniko baten ondorioz. Egokitu beharra dago esteka hori, beraz.

Ondorioz, 5.2 artikulua aldatu egingo da, eta honela idatzita geratuko da:

Eskabideak aurrez aurre edo bide elektronikoa erabiliz aurkeztu, formularioa eta argibideak euskadi.eus egoitza elektronikoaren helbide honetan egongo dira eskuragai:

www.euskadi.eus/zerbitzuak/1203702

Eskabideen ondoko izapideak gune honetan egingo dira bide elektronikoa erabiliz gero:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Horrenbestez, honako hau

  1. Jakitera ematea 2022ko urriaren 3ko EHAAn argitaratutako deialdiaren 5.2 artikulua aldatu dela. Deialdi horren bidez, 2021-2022 ikasturtean euskaltegi publiko eta pribatu homologatuetan eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulatutako euskararen eremu geografikotik kanpoko ikasleei dirulaguntzak emateko prozedura arautzen da.

  2. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

    Donostia, 2022ko urriaren 3a.

    Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

    IRENE LARRAZA AIZPURUA.