Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko urriaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4789
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/10/27
- Argitaratze-data: 2022/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ikusirik 2022. urtean kultura-arloetako jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko urriaren 18ko Agindua.
Kontuan izanda Agindu horren 13. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo duela eta Batzorde horren kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez emango direla jasotzen duela,
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak: Iara Solano andrea, Elisabeth Perez andrea, Vanessa Fernandez andrea eta Aitor Bengoetxea jauna.
Rafael Elizondo Saiz jaunak (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) jardungo du idazkari zereginetan.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak izan dezan horren berri.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 27a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.