Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 26koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskal motoziklismo federakuntzaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4871
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/26
  • Argitaratze-data: 2022/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal motoziklismo federakuntza EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 30ean, 93. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskal motoziklismo federakuntzak 2022ko urtarrilaren 27an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen 4. artikulua moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Euskal motoziklismo federakuntzaren Estatutuen 4. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren erredakzioa honako modu honetan geldituko litzateke:

Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena. Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 26a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik