Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 21ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 4687
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/21
  • Argitaratze-data: 2022/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2022ko martxoaren 30eko Ebazpenak 2022an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko modua arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa, argitaratu zuen.

Ebazpen horren 10. eta 11. artikuluek ezarri zuten, alde batetik, Balorazio Batzordearen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela, eta bestetik, Balorazio Batzordearen zeregina izango dela aurkeztutako eskaerak ebaluatzea eta ebazpen proposamena egitea Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

Josu Zabaleta Kortaberria jauna, edo haren ordezkoa.

Gema Lasarte Leonet andrea, edo haren ordezkoa.

Amaia Apalauza Ollo andrea, edo haren ordezkoa.

Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2022ko urriaren 21a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.