Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 18koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, «Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara luzatzeari buruzko Informazio-azterlana. Erdialdearekin konexio-tartea» jendaurrean jartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4869
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/18
  • Argitaratze-data: 2022/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko tranbia, orain dela 12 urte baino gehiago jarri zen martxan, eta hiriko garraio publikoaren bizkarrezur bihurtu da, herritarrei erdigunera erosotasun eta zerbitzu-kalitate baldintzetan iristea bermatzen baitie. Era berean, hiri-garraioko sistemarik jasangarriena bihurtu da gaur egun, energia-kostuak, istripu-kostuak eta zeharkako kostuak nabarmen txikiagotzea sustatzen baitu gainerako sistemekin alderatzen baldin bada.

Vitoria-Gasteizek bi sistema nagusi eta integratutan egituratzen du bere hiri-garraioko sarea:

Tranbia-sarea, sistema artikulatzailea eta edukiera handikoa.

2009an tranbia martxan jarri ondoren berrantolatu eta egokitu zen autobus-sarea.

Gaur egun Vitoria-Gasteizen ustiatzen ari den tranbia-sareak hiru adar ditu, eta laugarren bat eraikitzen ari da:

Erdialdeko adarra.

Lakua adarra (Ibaiondo).

Abetxuko adarra.

Salburua adarra.

Goian aipatutako adar horien gainean, bi tranbia-linea egongo dira: Ibaiondo-Unibertsitatea linea eta Abetxuko-Salburua linea.

Vitoria-Gasteizko Udalaren Mugikortasun Iraunkorreko Planak gaitasun handiko garraio publikorako sare bat (tranbia-korridorea) sartzea planteatzen du, ekialdetik mendebaldera udalerria zeharkatu eta lotuko duena, Zabalgana eta Salburua auzoak lotuz eta BEIa eta egungo tranbia-sarea osatuz; sare hori unibertsitatera zabaldu da, azken hedapenean.

Tranbiaren hedapen berriaren lehentasunezko helburuak dira, batetik, garraio publikoaren sarea hobetzea eta, bestetik, edukiera handiko garraiobide publikoak, hau da, tranbia-lineak eta BEI autobus elektriko berriak elkarrekin lotzea. Zehazki, azterlan honen bidez, Zabalgana auzoaren garraio publiko bidezko lotura hobetu nahi da, auzo horrek azken urteotan izan duen okupazio-hazkundea dela eta. Izan ere, mugimendu-fluxu handia dago hiriaren kanpoaldetik erdigunerantz, bertan biltzen baitira merkataritza- eta negozio-guneak. Hori lortu ahal izateko, Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalgana auzorantz zabaltzeko aukera jarri da mahai gainean da, alternatiba hoberenak eta linea hori abian jartzeko beharrezkoak diren obrak zehaztuz.

Informazio-azterlanaren helburua da zehaztea nola lotu Zabalganako tranbiaren luzapena erdigunearekin, Vitoria-Gasteizko trenbide-sarbide berria lurperatzeak baldintzatu ez dezan luzapen hori.

Bestalde, informazio-azterlan honek kotxetegiak ezartzeko kokapenik egokiena aztertzen du, egungo sarea eta aurreikusitako tranbia-zabaltzeak oinarri hartuta; hala, kotxetegiarekin lotzeko trazadura zehaztu beharra ere zabaltze-lan hauen barruan sartzen da.

Hauek dira proiektua gauzatuz lortu beharreko helburu nagusiak:

Zabalgana auzoaren eta Vitoria-Gasteizko erdialdearen arteko lotura hobetzea.

Gainerako tranbia-lineen eta BEIren osagarri izango den linea bat bermatzea.

Interkonexioaren eragin-eremu berri bat sortzea eta integratzea, hezkuntza-zentroak, zentro ludiko-sozialak eta ekipamendu bereziak lotuz.

Konponbide malgua diseinatzea etorkizuneko hedapenei begira.

Kotxetegien beharren eta ekipamenduaren definizioa eta analisi funtzionala.

Tranbia-sistema zabaltzeak Zabalgana auzoa hiriaren erdialdearekin lotuko du, bai eta, Lovaina plazan, hiriko gainerako tranbia-lineekin ere. Tranbia-linea berria Zabalgana hiribidera iristen denean, trazadura bi adarretan banatuko da, tranbia-sistemak auzoko herritar guztiei zerbitzua eman ahal izateko.

Zabalganako tranbia erdigunearekin lotzeko trazadura bi adarren bidez egiten da Jundiz eta Mariturri, eta tarte bateratu baten bidez Lovainaraino doana. Guztira, 11 geltoki ditu, eta geltokien arteko batez besteko distantzia 556 metro ingurukoa da. Lineen ustiapenari dagokionez, 10 minutuko maiztasuna izango dute adarretan eta 5 minutukoa tarte bateratuan.

Proposatutako trazadura Lovainako geltokian hasten da. Bertan, Zabalganako lineako bidaiariek Vitoria-Gasteizko tranbia-sistemako gainerako lineekin konektatu ahal izango dute, eta alderantziz. Trazadurak Lovainako biribilgunea zeharkatzen du, eta Adriano IV.etik jarraitzen du. Han, Abendaño kaletik desbideratzen da, non izen bereko geltokia baitago. Abendaño kalearen amaieran, Pintor Diaz de Olano kalean sartzen da. Abendaño eta Bustinzuri artean, erdi bidean, geltoki bat dago, Vitoria-Gasteizko Udala, hain zuzen ere.

Geltoki hori atzean utzi ondoren, eta Bustinzuritik hegoaldera biratu ondoren, tranbiak Pintor Teodoro Dublang kalean zehar jarraitzen du, Pedro Asua kalera iritsi ahal izateko. Pedro Asua zeharkatu ondoren, BEIrekin gurutzatzen den lekuan, geltoki bat dago, Maria Teresa de Calcutan. Geltoki hori pasatuta, tranbiak mendebalderantz jarraitzen du, Maria Teresa de Calcuta kalean zehar. Behin horra helduta, trazadura Ozeano Barea hasten den biribilguneraino iristen da, eta gero, Zabalgana hiribiderantz egiten du: hor, Borinbizkarra geltokia dago. Lineak Zabalgana hiribidetik jarraitzen du Nazio Batuen hiribideko biribilguneraino, non linea bi adarretan banatuko den.

Alde batetik, Mariturriko adarrak zuzen jarraitzen du hegoalderantz, Zabalgana hiribideko erdibitzailetik; hor, Zabalgana geltokia dago. Ondoren, trazadurak ekialderantz egiten du, Giza Eskubideen hiribiderantz, eta, hor, beste geltoki bat dago. Trazadurak hegoalderantz egiten du Iruña Veleia hiribidean. Biratu eta berehala, Iruña Veleia geltokia dugu; ondoren, trazadurak Reina Sofia hiribidea hasten den bidegurutzeraino jarraitzen du. Azkenik, trazadurak Iruña Veleiatik ekialderantz egiten du Reina Sofia hiribidean, eta han dago adarraren azken geltokia, Mariturri.

Beste aldetik, Jundizko adarrak mendebalderantz egiten du, Nazio Batuen hiribidean zehar, Zabalgana hiribidea eta Nazio Batuen hiribidea elkartzen diren biribilgunetik abiatuta. Zabalgana HLHIren aurrean geltoki bat dauka, eta beste bat kalearen amaieran, Jundizen.

Guztira 11 geltoki proposatzen dira, geltokien arteko batez besteko distantzia 556 metro ingurukoa izanik.

Tranbia-linearen zabalkuntza hiru fasetan egingo da:

  1. faseak Lovainako geltokitik hor egiten du lotura egungo tranbia-sarearekin Giza Eskubideen geltokira doan tartea hartzen du barnean. 3.200 metro inguruko luzera du.

  2. faseak 1. fasea luzatzen du, Mariturriko adarra izen bereko geltokiraino osatu arte. Luzera 1.400 metro ingurukoa da.

  3. fasea Jundizeko adarra egitean datza, 1. fasera lotzen dena Zabalgana hiribidearen eta Nazio Batuen hiribidearen arteko bidegurutzean. Luzera 1.200 metro ingurukoa da.

    Kotxetegiei dagokienez, Vitoria-Gasteizko hegoaldean daude, Aretxabaletako Kontzejuaren ondoan, Barrundi kalearen hegoaldean, Zabalbide ibaiaren ondoan dauden nekazaritza-lurzatietan.

    Era berean, kotxetegiak denbora-faseen arabera definitzea planteatzen da, Zabalganan tranbia ezartzeko hainbat egoerarekin bat etorriz. Bertan, beharrezko ekipoak eta instalazioak aurreikusi beharko dira, Zabalganan tranbiaren zabalkuntza zerbitzuan jarri eta maiztasuna areagotu ahala.

    Exekuzioaren hiru faseetako bakoitzerako epe hauek aurreikusten dira:

  1. fasea: hogeita hamasei (36) hilabeteko epea aurreikusten da.

  2. fasea: hamazortzi (18) hilabeteko epea aurreikusten da.

  3. fasea: hamazortzi (18) hilabeteko epea aurreikusten da.

    Konexio-adarra eta kotxetegien 1. fasea: (18) hilabeteko epea aurreikusten da.

    Kotxetegien 2. fasea: hamar (10) hilabeteko epea aurreikusten da.

    Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, ehun eta bederatzi milioi seiehun eta laurogeita bi mila seiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamar zentimokoa (109.682.610,70) da. Administrazioak jakin dezan, obra osoaren aurrekontua, BEZa barne, ehun eta hamazazpi milioi zortziehun eta berrogeita zortzi mila bederatziehun eta hogeita hiru euro hogeita bederatzi zentimokoa (117.848.923,29) da.

    Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.2 artikuluaren arabera, Informazio-azterlana behar bezala idatzita dago, eta dagokion informazio publikoa praktikatu ahal izateko legezko eta arauzko betekizun eta preskripzio guztiak betetzen ditu, behin betiko onartu aurretik.

    Organo honek eskumena dauka trenbide-sareko azterlanak edota proiektuak idatzi eta onartzeko, hala xedatzen baitu Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 29ko 11/2021 Dekretuaren 16.2.b) artikuluak.

    Trenbide Sektoreari buruzko Erregelamenduaren 10.5 artikuluak ezartzen duenez, Informazio-azterlana, behin betiko onartu baino lehen, jendaurrean erakutsi beharko da hogeita hamar egun balioduneko epean, nahi duenak alegazioak aurkez ditzan trazaduraren kontzepzio globalaz, ikusmolde horrek interes orokorreko alderdiei eragiten dien neurrian.

    Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

Jendaurrean jartzea «Vitoria-Gasteizko tranbia Zabalganara luzatzeari buruzko Informazio-azterlana. Erdialdearekin konexio-tartea»; hartara, hogeita hamar egun balioduneko epean, ebazpen hau azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, korporazioek, elkarteek eta partikularrek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte jarduketa horren edukiaz, interes orokorreko deklarazioa justifikatzen duten gorabeherez eta trazaduraren kontzepzio globalaz.

Epe horretan, Informazio-azterlana jendearen eskura egongo da, aztertu ahal izateko, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Vitoria-Gasteizko Udaletxean eta Interneteko www.euskadi.eus web-orrian, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren Garraioen ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioaren atalean:

https://www.euskadi.eus/tranbia-zabalgana-centro/web01-a2garrai/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 18a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik