Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko urriaren 11koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4648
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/10/11
  • Argitaratze-data: 2022/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria sortzen eta arautzen duen irailaren 12ko 166/2006 Dekretuaren 1.2 artikuluari jarraikiz, urteroko deialdia Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak emandako ebazpen baten bitartez egin behar da. Beraz, 2022ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sariaren deialdia egin da (abuztuaren 2ko EHAA, 148. zk.).

Dekretu horren 3. artikuluaren arabera, epaimahai bat osatuko da saria nori eman proposatzeko, eta erabaki hori jendaurrean jarriko da, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpenaren bidez. Ebazpen hori, hain zuzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, saria emateko ebazpena argitaratu baino hilabete lehenago, gutxienez.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko irailaren 19ko Ebazpenaren bitartez, Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sarirako epaimahaiaren osaera jendaurrean jarri da (urriaren 10eko EHAA, 194. zk.).

Horren ondorioz, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria izendatzeko den urriaren 4ko 117/2022 Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Berdintasunaren aldeko 2022ko Emakunde Sariaren epaimahaiaren osaera aldatzea, epaimahaiaren mahaiburuaren atala honela geratuko baita idatzita:

Mahaiburua:

Miren Elgarresta Larrabide andrea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko auzietako epaitegi egokian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urriaren 11.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.