Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 27koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, Euskadiko futbol federakundearen Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 4518
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/27
  • Argitaratze-data: 2022/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Futbol Federakundearen EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan inskribatu zen 1988ko abenduaren 12an, 156. zenbakiarekin. Federazioaren Estatutuen aldaketak aurkeztu dira orain.

Euskadiko Futbol Federakundeak 2022ko ekainaren 30ean egindako Ezohiko Batzar Orokorrean bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Euskadiko Futbol Federakundearen Estatutuen 16. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluaren erredakzioa honako modu honetan geldituko litzateke:

  1. Gobernu-organoa.

    1. Biltzar Nagusia.

  2. Administrazio-organoa.

    1. Zuzendaritza Batzordea.

  3. Ordezkaritza-organoa.

    1. Presidentea.

  4. Barne-araudi-organoa.

    1. Idazkaritza Nagusia.

    2. Diruzaintza.

    3. Kirol Tekniko Zuzendaritza.

  5. Teknikari-organoa.

    1. Euskadiko Entrenatzaileen Batzordea.

    2. Euskadiko Arbitroen Batzordea.

    3. Areto Futboleko Euskal Batzordea

    4. Kirol Teknikarien Euskal Eskola.

    5. Beste batzorde batzuk: EFFF-EFFko presidenteak, gai edo gai zehatz eta espezifikoak aztertzeko komenigarritzat jotzen duenean, edozein eratako batzordeak sortu ahal izango ditu, eta, kasu bakoitzean, batzorde horien osaera eta eginkizunak zehaztuko ditu.

  6. Kirol-justizia-organoa.

    1. Aginpidezko eta Diziplinazko Batzordea.

    2. Apelazio-Batzordea.

    3. Eskumen eta Kontziliazio Batzordea.

    1. Hautapenezko organoak izango dira presidentea eta Zuzendaritza Batzordea, Batzorde Orokorra; gainerako organoak EFFko presidenteak izendatuko ditu modu askean.

      Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

      Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

      Laugarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, bere aurka, pertsona interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

      Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 27a.

      Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

      GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik