Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko irailaren 26koa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko urtean arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko emandako dirulaguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 191
- Hurrenkera-zk.: 4292
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/26
- Argitaratze-data: 2022/10/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2022ko ekainaren 9an argitaratu zen EHAAn 2022ko maiatzaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte eszenikoak, musika, literatura eta arte plastikoak sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 10.5 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 26a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)