Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko irailaren 20koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria, 2022ko edizioan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4430
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/20
- Argitaratze-data: 2022/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuak arautzen du garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria (uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 137. zk.).
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2022ko ekainaren 15eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 24ko EHAA, 122. zk.), garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» sariaren deialdia egin zen, 2022. urterako.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako Epaimahaiak bilera egin zuen, eta, ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.
Hori dela eta, honako hau
Saria ematea.
Vandana Shiva doktoreari ematea garapenerako lankidetzaren 2022ko «Ignacio Ellacuria» saria, balorazio-irizpideetara ondoen egokitzen den hautagaia baita. 15.500 euro jasoko du. Horrela, epaimahaiak aitortu nahi dio ekofeminismoa abiapuntu hartuta egiten duen lana, biodibertsitatea, lurra lantzen dutenen eskubideak eta, bereziki, emakumeenak babesteko.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 20a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.