Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4189
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/19
  • Argitaratze-data: 2022/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2022ko ekainaren 10ean eman zuen ebazpenaren (ekainaren 21eko EHAA, 119. zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Ibon David Mendibelzua Madariaga izendatzea kanpo-harremanetarako teknikari espezialista Europako Gaietarako Zuzendaritzan; 511291 kodea, 2 dotazioa.

Bigarrena. Izendapen honek 2022ko irailaren 20an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.