Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita EAEn jarduera fisikoa preskribatzeko plana, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4598
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/19
  • Argitaratze-data: 2023/10/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kirolaren Konferentzia Sektorialak, 2022ko maiatzaren 9ko bileran, erabaki bat onartu zuen, zeinaren bidez baimena ematen baita autonomia-erkidegoek eta Ceuta eta Melilla hiriek Kirol Kontseilu Gorenaren aurrekontuaren kargura kudeatutako kredituen lurralde-banaketa eta banaketa-irizpideak proposatzeko, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren «Kirol Sektorearen Sustapena» 26. osagaiaren esparruan.

Funtsak banatzeko ezarritako irizpide objektiboak kontuan hartuta, Kirolaren Konferentzia Sektorialaren 2022ko maiatzaren 9ko Erabakiak lortu beharreko helburuak eta adierazle objektiboak ezartzen ditu, autonomia-erkidego guztietan inbertsioa bete den ala ez baliozkotu ahal izateko.

Zehazki, 1. helburuan autonomia-erkidegoan jarduera eta ariketa fisikoa preskribatzeko plan bat onartzea finkatzen da. Plan horren helburua gobernu autonomiko bakoitzak plana idaztea eta onartzea da.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren 9.1.d) artikuluaren arabera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzari dagokio jarduera fisiko eta kirol politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lantaldeak koordinatuta.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

Lehenengoa. EAEn jarduera fisikoa preskribatzeko plana onartzea, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio bidea eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

GORKA ITURRIAGA MADARIAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik