Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 19koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta gainerako toki-entitateentzako laguntzetarako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 195
  • Hurrenkera-zk.: 4383
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/19
  • Argitaratze-data: 2022/10/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuaren bidez, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautu ziren.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2022ko apirilaren 6ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta gainerako toki-entitateentzako laguntzetarako.

Deialdiaren ebazpeneko 7. artikuluarekin bat etorriz, horretarako izendatutako balorazio-batzordeak proposamen bat egin du dirulaguntzak emateko, eta, hori ikusita, hau

Lehenengoa. I. eranskineko zerrendako erakundeen eskabideak baztertzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena. II. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak esleitzea, eranskinean bertan adierazitako zenbatekoen arabera.

Hirugarrena. III. eranskineko zerrendako erakundeei laguntzak ukatzea, eranskinean bertan adierazitako arrazoiengatik.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaira ematen, eta interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar diezaioke hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 19a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)