Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2022ko ekitaldirako deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4199
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/16
  • Argitaratze-data: 2022/09/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 21eko Ebazpenean (2022ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 165. zk.). Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko dirulaguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia argitaratu zen. Hona hemen zuzenketak:

2022/3736 (25/11) orrialdean, 6. artikuluko 7. paragrafoan, hau dioen lekuan:

2020ko ekitaldian enpresak edo enpresek ordainduriko lanbide-prestakuntzako kuotaren urteko zenbatekoaren ardurapeko aitorpena, EAEn dauden lantokiei dagokienez.

Hau esan behar du:

2021eko ekitaldian enpresak edo enpresek ordainduriko lanbide-prestakuntzako kuotaren urteko zenbatekoaren ardurapeko aitorpena, EAEn dauden lantokiei dagokienez.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 16a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.