Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko irailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean sormen artistiko eta kulturala bultzatzen duten kultura-gune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Sorgune).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 185
- Hurrenkera-zk.: 4176
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/09/15
- Argitaratze-data: 2022/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
2022ko ekainaren 8an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Agindua argitaratu zen EHAAn (110. zk.). Agindu horren bidez, kultura-sorkuntza babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteei 2022ko ekitaldian dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da (Sorgune).
Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoa jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.
Horiek horrela,
Lehenengoa. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko maiatzaren 24ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta horien onuradunen zerrenda (I. eranskina) , diruz lagundu ez diren eskabideen zerrenda (II. eranskina) eta artxibatutako eskabideen zerrenda (III. eranskina) argitara ematea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Zuzendutakoa: HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2022ko irailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean sormen artistiko eta kulturala bultzatzen duten kultura-gune independenteei zuzendutako dirulaguntzak jakinarazten dituena (Sorgune).
- Ikus: AGINDUA, 2022ko maiatzaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022. urtean Kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune).