Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 13koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, Oka itsasadarraren goi-estuarioaren ingurumena leheneratzeko eta natura- eta kultura-ondarea balioesteko proiektua jendaurrean jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4233
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/13
  • Argitaratze-data: 2022/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak Oka itsasadarraren goi-estuarioa leheneratzeko proiektua sustatzen du.

  2. Horretarako, honako agiri hauek prestatu ditu: «Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido» eta «Estudio de Impacto Ambiental. Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido.»

  1. Oka itsasadarraren goi-estuarioaren ingurumena leheneratzeko eta natura- eta kultura-ondarea balioesteko proiektuak baimena behar du, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuan aplikatu beharreko araudian xedatutakoaren arabera.

  2. Proiektua baimentzeko organo eskuduna Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritza da.

  3. Bestalde, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen arabera, Oka itsasadarraren goi-estuarioaren natura- eta kultura-ondarea leheneratzeko eta balioesteko proiektuari ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta egin behar zaio.

  4. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 33. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozedurak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jarriko ditu, eta organo substantiboak, proiektua baimentzeko prozeduraren barruan, eragindako administrazio publikoei eta interesdunei jendaurrean jartzeko eta kontsultak egiteko izapideak egingo ditu.

  5. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak ezartzen duenez, proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarriko dira, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, dagokion aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

  6. Azaldutakoa kontuan hartuta, bidezkoa da honakoa erabakitzea: jendaurrean jartzea «Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido» deritzan proiektua eta «Estudio de Impacto Ambiental. Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido» ingurumen-inpaktuaren azterketa.

  7. Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, informazio publikoaren izapidearekin batera, proiektuaren ondorio esanguratsuei buruzko kontsulta egingo zaie eragindako administrazio publikoei eta interesdunei, honek, proiektuan eragina duten istripu larrien edo hondamendien aurrean proiektuak ingurumenean izan ditzakeen ondorio kaltegarri esanguratsuen analisia izango du.

  8. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzeko egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, organo honi dagokio honako ebazpen hau emateko eskumena.

    Honako hauek ikusi dira: Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legea, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzeko egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea, 30 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen, «Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido» eta «Estudio de Impacto Ambiental. Proyecto de restauración ambiental y puesta en valor del patrimonio natural y cultural del estuario superior de la Ría de Oka. Fase II.b. Texto refundido» agiriak.

Bigarrena. Aurreko atalean aurreikusitakoa betetzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzaren egoitzan egongo da eskuragarri dokumentazioa (Donostia kalea 1, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Era berean, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana herritarren eskura egongo da ingurumen-organoaren web-orrian (informazio publikoa atalean) (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/ingurumena/)

Hirugarrena. Aldi berean, proiektuak izan ditzakeen ondorio esanguratsuei buruz, eragindako administrazio publikoei eta interesdunei kontsulta egitea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 13a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.