Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 13koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Lehiatu Sustapena Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4235
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/13
  • Argitaratze-data: 2022/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira. Bada, Dekretu horren 12. artikuluko 2. puntuan ezartzen denez, «Proiektuak balioesteko, Balioespen Batzorde bat eratuko da, hiru kide izango dituena. Hirurek bokal gisa jardungo dute, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen sailekoak izango dira, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi bokalak, berriz, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua».

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusita, honako hau

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak sustatzeko Lehiatu Sustapena Programa laguntzei buruzko irailaren 23ko 179/2014 Dekretuan araututako laguntzen 2022ko ekitaldirako deialdia egiteko, 2022ko ekitaldirako deitutako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide izendatzea honako hauek.

Aurrekoarekin bat etorriz, balorazio-batzordea osatuko dute:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa programaren arduraduna (titularra).

Maria Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

  1. ª Ángeles Alustiza Aguirre andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (titularra).

    Nora Beltrán de Otálora Errasti andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (ordezkoa).

    Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

    Iñaki Aresti Uribe jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 13a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.