Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko irailaren 13koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Lehiatu Berria Programaren laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena. Programa horretan, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak ematen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4234
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/09/13
  • Argitaratze-data: 2022/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez, nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu ziren (Lehiatu Berria Programa). Agindu horren 10. oinarriko 2. paragrafoak ezartzen duenez, «Inbertsio-eskaerak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko kideak izango dira hirurak. Horietako bat, zehazki, Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak, berriz, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikarien artetik aukeratuko dira, eta zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horrek, era berean, adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Batzordearen osaera Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariaren ebazpen baten bidez argitaratuko da. EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 13ko 68/2021 Dekretua, honako hau

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek 2022ko ekitaldirako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo du. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko ekainaren 15eko Aginduaren bidez egin zen, zeinak nekazaritzako produktuak, elikagaiak eta arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu baitzituen (Lehiatu Berria Programa):

Aurrekoarekin bat etorriz, balorazio-batzordea osatuko dute:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

  1. ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna (ordezkoa).

    Batzordekideak:

  1. ª Carmen González Hernández andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (titularra).

  1. ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (ordezkoa).

    Eduardo Castillo Díaz jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

    Santiago Txintxurreta Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko irailaren 13a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.