Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 28koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez berrikusi eta aldatu egiten baita Avícola Aspuru SL sozietateari Larrabetzuko udal-mugartean (Bizkaia) oilo-arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko emandako ingurumen-baimen integratua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 162
  • Hurrenkera-zk.: 3673
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/28
  • Argitaratze-data: 2022/08/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez, Larrabetzuko udal-mugartean (Bizkaia) oilo-arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko jarduerarako ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Avícola Benigno Aspuru SLri.

2012ko apirilaren 25ean, 2016ko otsailaren 24an eta 2019ko martxoaren 6an, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek erreferentziako instalazioa ikuskatzeko bisita egin zuten, aipatutako ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko, eta dagozkion aktak egin ziren. Azkenekoan, enpresak Avícola Benigno Aspuru SLren izen soziala Avícola Aspuru SLren ordez aldatu zuela jakinarazi zuen.

2007ko urriaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea.

2008ko abenduaren 23ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretua, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako erregelamendua onartzen duena.

2011ko uztailaren 29an, Estatuko Aldizkari Ofizialean eman zen argitara uztailaren 28ko 22/2011 Legea, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

2012ko urtarrilaren 23an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman zen argitara abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituena.

2013ko urriaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen Erregelamendua, Industriaren isurpenei buruzkoa, onartzen duena (aurrerantzean, Industriaren Isurpenen Erregelamendua).

2013ko abenduaren 11n, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea argitaratu zen.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen.

2016ko abenduaren 31ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena (aurrerantzean, IPPC Legea).

2017ko otsailaren 21eko Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakia, zeinaren bidez ezartzen baitira teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari dagokionez).

2019ko urriaren 15ean, urriaren 10eko TEC/1023/2019 Agindua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, non ezartzen baita noiztik aurrera eskatu ahal izango zaien nahitaezko finantza-bermea Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jarduerei ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 3. lehentasun-mailakotzat sailkatuak.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea, eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez IPCC Legean xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzko Jarraibide Teknikoa onartzen baita, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten baten eskakizunari dagokionez.

2020ko urtarrilaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa.

2020ko ekainaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2010eko azaroaren 2an, Avícola Aspuru SLk bere baimenaren aldaketa ez-funtsezko bat jakinarazi zuen: errute-oiloen beste ekoizpen-pabiloi bat egitea, arrautzatarako oiloak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituen urtarrilaren 11ko 3/2002 Errege Dekretura egokitzeko. Aldaketa hura funtsezkoa ez zela berretsi zuen organo honek, 2010eko abenduaren 10ean.

2020ko urriaren 26an, Ingurumeneko Administrazioaren zuzendariak aurretiazko kontsultak hasi zituen erakunde eskudunekin, Avícola Aspuru SLren ingurumen-baimen integratuari dagokionez, eta, horren ondorioz, AAI00123_REV_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2020ko urriaren 30ean, azaroaren 4an, azaroaren 5ean, azaroaren 9an eta azaroaren 10ean, hurrenez hurren, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren eta Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzaren, Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren erabakiak jaso ziren.

Ingurumeneko sailburuordearen 2021eko urtarrilaren 19ko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura hastea erabaki zen, eta Avícola Aspuru SLri eskatu zitzaion instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan eta instalazioaren isurketei buruzko beste dokumentu batzuetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko alderaketa helarazi zezala.

2021eko otsailaren 12an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu zuen Avícola Aspuru SLk.

Aurkeztutako agiriak aski zirela egiaztatu ondoren, 2021eko apirilaren 12an argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Ingurumenaren Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariaren 2021eko martxoaren 25eko Iragarkia, zeinaren bidez jendaurrean jarri baitzen aipatutako espedientea.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

Ondorengo organismo eskudunei txostenak eskatu zitzaizkien 2021eko apirilaren 27an eta maiatzaren 4an eta 18an: Larrabetzuko Udala (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentzia, Osasun Publikoko Zuzendaritza, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritza.

Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren txostenak 2021eko ekainaren 4an eta 17an jaso ziren, hurrenez hurren.

2022ko maiatzaren 4an, Ingurumenaren Kalitate eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariak erreferentziako espedientea eta ebazpen-proposamena Avícola Aspuru SLren esku jarri zituen, entzunaldi-izapiderako.

IPPC legearen 26. artikuluan daude ezarrita baimena berrikusteko baldintzak. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak ziurtatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusi direla eta, beharrezkoa izanez gero, egokitu direla, eta instalazioak aipatutako TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela.

Lurpeko urak kutsaduratik eta narriaduratik babestea arautzen duen urriaren 2ko 1514/2009 Errege Dekretuaren I. eranskinaren arabera, nitratoak funtsezko parametroak dira lurpeko ur-masa baten egoera kimikoa ebaluatzeko.

Nekazaritzatik eratorritako nitratoek eragindako kutsaduratik urak babesteari buruzko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuak hitzaurrean ondorengoa dio: «Nekazaritzako ekoizpen intentsiboak egoera jakin batzuetan eragindako uren kutsadura gero eta nabarmenagoa da, eta, bereziki, gainazaleko eta lurpeko uretako nitratoen kontzentrazioa handitzen ari da».

Oilo-zirina biltegiratzeari eta «in situ» tratatzeko aukerari dagokienez, adierazi behar da IPPC Legeak 1. artikuluan ezartzen duela haren helburua atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea dela, edo hori ezinezkoa denean, kutsadura hori murriztu eta kontrolatzea, oro har, ingurumenaren babes handia lotzeko.

Aipatutako IPPC Legearen 3. artikuluak honela definitzen ditu «teknika erabilgarri onenak»: jardueren eta isurien eta emisioen muga-balioak zein baimenaren beste baldintza batzuk (isurpenak eta emisioak saihestea edo, hori ezin bada, murriztea, eta isurpenek edo emisioek ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina murriztea helburua dutenak) betetzeko teknika jakin batzuen gaitasun praktikoa demostratu dezaketen ustiapen moten garapen-fase eraginkorrena eta aurreratuena.

Etxeko hegaztien edo zerrien hazkuntza intentsiboari buruzko teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituen 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakiak instalazio guztiek betekizun absolutu gisa aplikatu beharreko baldintzak ezartzen ditu.

Hala ere, instalazioari aplika dakizkiokeen teknika erabilgarri onenak zehazteko erreferentzia bat da «Best Available Techniques (BAT) Reference Document for the Intensive Rearing of Poultry or Pigs. Industrial Emissions Directive 2010/75/EU (Integrated Pollution Prevention and Control) (2017)» dokumentua.

Oilo-zirina «in situ» biltegiratzeko eta tratatzeko eskura daudenetan onenak direla deskribatu diren teknologien artean, alboetako itxiturak dituzten sistemak instalatzeko aukera aipatzen da, hondakin likidoak sortzea edo simaurrarekin euri-ura lixibiatzea prebenitzeko; hormigoi-siloak, adibidez (2.6.4 apartatua).

Bestalde, dokumentu bereko 2.7 apartatuak («On-farm manure processing») oilo-zirinaren tratamendua instalazioan bertan egitearen ingurumen-abantailak deskribatzen ditu:

Simaurraren hondar-energia berreskuratzea.

Biltegiratzean edo lurrean aplikatzean usain-jarioak murriztea.

Fase solidoa eta likidoa bereiztea.

Simaurrak duen nitrogeno edukia murriztea, lurrean aplikatzearen ondorioz lurrazaleko eta lurpeko urak kutsatzea prebenitzeko eta sortutako usaina murrizteko.

Beste leku batzuetara eramateko garraio erraz eta segurua ahalbidetzea, beste prozesu batzuetan erabiltzeko.

Estabulazioan, biltegiratzean eta soroetan erabiltzean simaurraren N eta C galerak murriztea.

Teknikoki posible da arestian aipatutako hobekuntzak instalazioan ezartzea oilo-zirina «in situ» biltegiratzeko eta tratatzeko, eta «jardueraren eta haren ustiapen moten garapen-faserik eraginkorrena eta aurreratuena» da.

Industriaren Isurpenen Erregelamenduaren 26. artikuluak, ingurumen-baimen integratua berrikusteari buruzkoak, ondorengoa ezartzen du 4. apartatuan:

Betiere, ingurumen-baimen integratua ofizioz berrikusiko da honako kasu hauetan:

(...)

  1. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteagatik gehiegizko kosturik sortu gabe.

    (.....)

IPPC Legearen 22.5 artikuluaren arabera, organo eskudunak TEOei buruzko ondorioetan deskribatu ez den teknika erabilgarri on batean oinarritutako baimen-baldintzak ezartzen dituenean, honako hau egiaztatu beharko du:

  1. Teknika hori 3. eranskinean azaltzen diren irizpideak bereziki aintzat hartuta zehaztu dela.

  2. Zazpigarren artikuluko betekizunak betetzen direla.

    IPPC Legearen 3. eranskinak, oro har aintzat hartu beharreko alderdiei buruzkoak edo ekintza batek ekar ditzakeen kostuak eta onurak eta zuhurtasunaren eta prebentzioaren printzipioak kontuan harturik 3.12 artikuluan definitzen diren teknika erabilgarri onenak zehazten direnean kasu berezi batean hartu beharrekoei buruzkoak, besteak beste, hau dio:

    1. Prozesuan sortutako eta erabilitako substantziak eta, hala behar denean, hondakinak berreskuratzeko eta birziklatzeko teknikak garatzea.

    2. Eskala industrialean emaitza positiboak eman dituzten prozesu, instalazio edo funtzionamendu-metodo konparagarriak.

    3. Aurrerapen teknikoak eta ezagutza zientifikoen bilakaera.

    4. Kasuan kasuko emisioen eta isurpenen izaera, ondorioak eta bolumena.

    1. Emisioen eta isurpenen inpaktu globala eta ingurumeneko arriskuak prebenitzeko edo ahalik eta gehien murrizteko premia.

    2. Istripu-arrisku oro prebenitzeko edo istripuek ingurumenean izan dezaketen eragina murrizteko premia.

      Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek horiek guztiak eska ditzake ordezko biltegiratze modu bat eta ingurumen-kalte gutxiago sortuko dituen in situ tratamendu bat ezartzearen bideragarritasuna zehazteko; beraz, instalazioaren baimena ere berrikusi behar da, horretarako eskakizuna gehitzeko.

      Aipatutako IPPC Legearen 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan ezarritako irizpideen arabera, 2010eko azaroaren 2an jakinarazitako aldaketa ezin da «funtsezko aldaketa» gisa kalifikatu.

      Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketa ez dago sartuta ez Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskinean, ez Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan, eta horregatik, beraz, ez da bidezkoa aipatutako aldaketa arau horietan ezarritako ezein ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduraren mende jartzea.

      2090/2008 Errege Dekretuan jasotako eskakizunak ingurumen-baimen integratuan jasotzea egoki jo denez, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

      Egoki jo da ingurumen-baimen integratuan oinarrizko txosten bat eranstea. Txosten horrek, IPPC Legearen 12.f) artikuluaren arabera, «lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko beharrezkoa den informazioa jasoko du, jarduerak behin betiko utzi ondorengo egoerarekin konparazio kuantitatiboa egiteko...».

      Ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Legean ezartzen diren eskakizunak jasotzea egokitzat jo denez, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 209/2019 Dekretuak eta 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak araututako moduan, lurzorua babesteko baldintzak aldatu egin behar dira.

      Avícola Aspuru SLk urtean 10 tona substantzia arriskutsu baino gehiago erabiltzen ditu (orgatiletarako gasolioa), beraz, ez da dagokio Oinarrizko Txostena/Lurzoruen Dokumentu Bakarra aurkezteko salbuespena (209/2019 Dekretuan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduan jasota dago).

      IPPC Legearen 26. artikuluan eta Ingurumeneko sailburuaren 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenaren Bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, egokia da ingurumen-baimena egokitzea, airearen kalitatea, lurzorua eta lurpeko urak babesteari buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

      Era berean, ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria egin da, eta, hortaz, egokia dela Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenaren baldintzak indarrean dagoen araudi berrira egokitzea, ofizioz, aipatutako Ebazpenaren seigarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      Era berean, baimena aldatzeko jakinarazpenean emandako informazioa nahikotzat jo da.

      Bestalde, ekainaren 11ko 5/2013 Legeak, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituenak, ingurumen-baimen integratua berritzeko prozedura ezabatu zuen, eta IPPC Legearen 26. artikuluak ingurumen-baimen integratua aldatu eta berrikusteko kasuak ezartzen ditu, indarrean egoteko eperik ezarri gabe; beraz, bidezkoa da 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenaren laugarren apartatua kentzea eta bosgarrena aldatzea.

      Bestalde, IPPC Legeak ez du ingurumen-baimen integratua berritzea ezartzen; beraz, 2008ko apirilaren 9ko Ebazpenean berrikuntza horri buruz zegoen apartatuan aldatzea bidezkoa da, ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuak eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoak behar bezala kontuan har daitezen.

      IPPC Legearen 7. artikuluak ingurumen-baimen integratuan isurpenen edo emisioen muga-balioak zehazteko aintzat hartu beharreko alderdiak ezartzen ditu, eta, besteak beste, instalazioen ezaugarri teknikoak, industria-jarduera garatzen den kokapen geografikoa eta isurpenen edo emisioen izaera jasotzen dituela.

      Industriaren Isurpenen Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen duenez, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dute jarduera aldi baterako eteteko; beraz, bidezkoa da aldi baterako uzte horrek iraun bitartean ingurumen-baimen integratua beteko dela ziurtatzeko baldintzak ezarriko dituen apartatu espezifiko bat eranstea.

      Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretuak irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa, eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, indargabetu zuen, eta ingurumen-baimen integratuko zenbait apartatu aldatu behar dira.

      Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010eko azaroaren 24ko 2010/75/EB Zuzentarauaren, industria-isurpenei buruzkoaren (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuei buruzkoaren) 14.1.d artikuluaren arabera, Ingurumena Zaintzeko Planaren emaitzak aurkezteko maiztasuna urtekoa izan behar da.

      Industriaren Isurpenen Erregelamenduaren 15.9 artikuluaren arabera, berrikuspen-ebazpena ingurumen-baimen integratuan txertatu beharko da, testu bakar gisa.

      Halaber, administrazio-epeak etenda geratu ziren COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu zuen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzeko indarreko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritako alarma-egoera luzatu zuen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretua indarrean jarri arte.

      Ingurumen-organo honek du Ebazpen hau emateko eskumena, xedapen hauetan ezarritakoaren arabera: Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretua.

      Honako hauek ikusita: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzeko Erregelamendua zeina, aldi berean, industriako emisioei buruzkoa baita onartzekoa; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa, eta 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa; 515/2009 Dekretua, irailaren 22koa, abeltzaintzako ustiategietako arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituena; 306/2020 Errege Dekretua, otsailaren 11koa, Txerri-haztegi intentsiboen oinarrizko antolamendu-arauak ezartzen dituena eta txerri-azienda estentsiboko ustiategien oinarrizko antolamendu-araudia aldatzen duena; 637/2021 Errege Dekretua, uztailaren 27koa, hegazti-haztegiak antolatzeko oinarrizko arauak ezartzen dituena; 261/1996 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, eta 47/2022 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, nekazaritzatik datozen nitratoek sortutako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzkoa; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1069/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko urriaren 21ekoa, giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuei eta produktu eratorriei aplikatu beharreko arau sanitarioak ezartzen dituena eta 1774/2002 (EE) Erregelamendua (animalia-azpiproduktuei buruzko Erregelamendua) indargabetzen duena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

      HONAKO HAU EBAZTEN DUT:

      Lehena. IPPC Legean xedatutakoaren ondorioetarako, funtsezkoa ez den aldaketatzat jotzea Avícola Aspuru SLk sustatutako instalazioetan errute-oiloen pabiloi berri bat eraikitzean oinarritutako aldaketa. Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean (ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurari aplikagarri zaion araubide juridikoari dagokionez) eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari jarraikiz, ez dago zertan aldaketa hori ingurumen-eragina ebaluatzeko prozeduraren mende jarri.

      Bigarrena. Avícola Aspuru SLri (IFZ: B95904165) Larrabetzuko (Bizkaia) udal-mugartean oilo-arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, eta baimen horren baldintza guztiak legea betetzeko egokitzea.

      Jarduera IPPC Legearen I. eranskineko kategoria honetan sartuta dago:

      «9. Nekazaritzako elikagaien industriak eta abeltzaintzako ustiategiak.

    1. Hegaztizaintza edo txerri-hazkuntza intentsiborako instalazioak, baldintza hauetan ezarritakoa gainditzen badute:

      40.000 oilo errulerentzako toki, edo beste hegazti batzuen kasuan, nitrogeno-iraizkin baliokidearenak.

      Jarduera (NIMA 4800025874) Larrabetzuko (Bizkaia) Astoreka auzoan dago, z.g., 1.036 m2-ko azalerarekin, eta 453 m2 inguru daude eraikita. Hauek dira koordenatuak: 43°15?39?N 2°47?46?O.

      Arrautzak ekoizteko sistemak kaiolatan hazitako oiloak eta lurrean hazitako oiloak konbinatzen ditu. Konbinazio horrek ez du eraginik arrautzak ekoizteko prozesuan, ezta arrautzak sailkatzeko eta kontserbatzeko prozesuan ere.

      Instalazioaren ekoizpen-ahalmena (hau da, estabulazio-gaitasuna) 148.114 oilo errulekoa da, eta 2020ko datuen arabera, 136.755 hegaztirekin, 8.160 t pentsu kontsumitzea eta 7.338 t simaur sortzea ekarri du.

      Instalazioa osatzen duten pabiloietako bakoitzaren ekoizpen-ahalmena honako hau da:

      (Ikus .PDF)

      Ekoizpen-ahalmen horretatik, 107.800 kaiolei dagozkie eta 40.224, lurzoruari. 2020an, kaiolako 107.800 hegazti eta lurzoruko 28.955 hegazti izan dira.

      Arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko bi prozesu nagusi daude: arrautzak ekoiztea bera eta arrautzak sailkatu eta kontserbatzea.

      Ekoizpen-prozesua material osagarriak jasotzen direnean hasten da (kaiolak, haizagailuak, edontziak eta abar), eta ondoren, hornitzaile homologatuetatik kamioian iristen diren oilo erruleak jasotzen dira.

      Instalazioan, hegaztiak lurrean egoten dira, edo kaiola-bateriatan, argi artifiziala eta aireztapen behartua duten pabiloitan, harik eta heriotzagatik edo ustiapen-denboragatik baja eman arte. Hegaztientzako elikagai gisa pentsua erabiltzen da.

      Pentsuak zisterna-kamioitan iristen dira, eta hodi amaigabe baten bidez deskargatzen dira pabiloi bakoitzeko siloetara. Pentsu-siloetatik, sistema automatiko eta programatu baten bidez, pabiloi bakoitzaren barneko toberak pentsuz hornitzen dira, eta horiek, ondoren, pentsua janlekuetan banatzen dute automatikoki (prozesua guztiz hermetikoa da).

      Sailkatzeko eta biltegiratzeko prozesua ontziak, bilgarriak, tinta, zigiluak, etiketak, baserriko arrautzak eta beste etxalde batzuetako arrautzak, garbiketa-materiala eta abar jasotzen direnean hasten da: enpresaren lokaletan ezarritako eremuetan biltegiratzen dira.

      Bi uhal garraiatzaile mota daude:

      Kaioletako uhalak: arrautza pabiloietan jasotzen dute errunaldiaren ondoren, eta beste uhal batzuetan uzten dute.

      Hautaketa aurreko uhalak: arrautza enbalaje-zentroraino eramaten duten metalezko uhalak dira.

      Hautaketa aurreko uhaletan eskuz kentzen dira begiratu batean zikin, zurbil eta pitzatuta sumatzen diren arrautzak. Hautsitako arrautzak ere erretiratu egiten dira, baina hondakin moduan hartzen dira.

      Behaketa-ganbera bat dago, arrautzaren oskolean zein barrualdean aurreko etapetan hauteman ezin izan diren akatsak atzemateko.

      Sailkatzeko makinan inprimagailu bat dago, arrautzetan inprimatzen duena, eta pisuen araberako sailkapenaren aurretik eta/edo sailkapenaren ondoren egin daiteke, betiere ontziratzearen aurretik.

      Ontziratze-etapak aldez aurretik pisuen arabera sailkatu diren arrautzak ontziratzeko prozesua barne hartzen du, eta hainbat formatu eta markatan ontziratu daitezke.

      Produktua ontziratu ondoren, eskuz sartzen da kartoizko kutxatan. Arrautzak ontziratu eta enbalatu ondoren, produktu bukatuaren biltegira pasatzen dira.

      Oiloak urez hornitzeko, edontzi automatikoen eta biltzeko kanaleten sistema bat erabiltzen da, ur-kontsumoaren aprobetxamendu-maila handia ahalbidetzen duena. Kontsumitutako ura putzu bateko harguneetatik eta udal-saretik dator. Erabili aurretik, ura gatzgabetu eta kloratu egiten da.

      2020an sareko 1.290 m3 ur kontsumitu ditu, hegaztien kontsumorako, garbiketa orokorrerako eta zerbitzu sanitarioetarako.

      Avícola Aspuru SLren energia-kontsumoa bi iturriren bidez egiten da: elektrizitatea eta gasolioa.

      Energia elektrikoa argiztatzeko zein jarduerarako behar diren tresna elektrikoak elikatzeko erabiltzen da. 2020an, energia-kontsumoa 1.089.036 kWh-koa izan da.

      Gasolioa ibilgailuak elikatzeko eta unitate elektrogenorako erabiltzen da, eta 2 m3-ko edukiera duen kanpoko andel batean biltegiratzen da. 2020an gasolioaren kontsumoa 26,508 m3-koa izan da.

      Aireratutako kutsatzaile lauso nagusiak amoniakoa eta metanoa dira, hegaztien estabulazioarekin eta simaurra aldi baterako biltegiratzearekin lotuta.

      Prozesuetan sortutako hondakin-urak hobi septiko batean tratatzen dira, errendimendu handiko iragazki biologiko batekin, eta Aretxabagane errekara isurtzen dira. 2020an 121 m3 ur isuri ziren, eta isurtzeko baimendutako gehieneko bolumena 700 m3 da urtean.

      Euri-uren zati bat teilatuetatik teilatuetako erretenen horizontaletara biltzen da, eta ondoren, lurreraino jaisten den erretenera, ibilgura isurtzeko azkenean. Gainerako euri-urak ere (jariatze-urak), prozesu estankoa denez (pabiloi itxiak eta sailkapen-zentro itxia) eta inguruneak ere garbiak direnez, garbiak dira.

      Sortutako hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak arrautzen ekoizpenetik datoz batez ere: animalia hilak eta oilo-zirina; merkaturatzea: plastikoak eta kartoia eta mantentze-lanak: pila alkalinoak.

      Hegaztien ustiapen-aldian (12 hilabete) simaurra sortzen da, eta kaiola-baterien sistematik jasotzen da uhal garraiatzaileen bidez, estabulazio-instalazioetatik zuzenean simaurra kentzeko kamioiraino, kanpoko kudeaketa egiteko. 2020an 7.338 tona oilo-zirin eta 261 gorpu sortu ziren.

      Avícola Aspuru SLren jardueran ondorengo teknika erabilgarri onenak (TEO) aplika daitezke, Batzordearen 2017ko otsailaren 15eko 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakian jasotakoak. Erabaki haren bidez, teknika erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri ziren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren esparruan (hegaztien edo txerrien hazkuntza intentsiboari dagokionez):

      (Ikus .PDF)

      JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations erreferentziako dokumentua ere egokia da.

      Hirugarrena. Avícola Aspuru SLk Larrabetzu udalerrian (Bizkaia) sustatutako arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko jarduera ustiatzeko eta uzteko, honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

      1. Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunari buruz emandako datuetan aldaketarik badago, Avícola Aspuru SLk horren berri emango dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari.

      2. Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz:

        1. Ingurumen-kudeaketarako Sistema.

        Lehenago aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakiaren 1. TEOn aipatutako ezaugarri guztiak izango dituen Ingurumen-kudeaketarako Sistema eduki beharko du Avícola Aspuru SLk.

        2. Ingurumen-jardunbide egokiak.

        Avícola Aspuru SLk bere langileak prestatuko ditu, larrialdi-plan bat ezarriko du, aldian-aldian bere ekipoak eta instalazioak egiaztatuko ditu eta hildako animaliak biltegiratuko ditu, emisioak eta isurpenak saihesteko edo murrizteko moduan; hori guztia Batzordearen 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakiaren 2. TEO horren arabera. Halaber, 2. TEO honi erantzungo dio Prebentzioko mantentze-lanen Eskuliburuak, Ebazpen honen Hirugarren D.4 apartatuan jasotakoak.

        3. Uraren eta energiaren erabilera efizientea.

        Avícola Aspuru SLk ura modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; erabilera-erregistroa mantenduko du, ihesak detektatu eta konponduko ditu, presio altuko garbiketa-sistemak eta kontsumo txikiko edontziak erabiliko ditu eta edateko uraren dosifikazio-ekipoa kalibratuta mantenduko du.

        Avícola Aspuru SLk energia modu efizientean erabiltzeko neurriak hartuko ditu; aireztapen- eta hozte-sistemak optimizatuko ditu, kontsumo txikiko argiteria-sistemak erabiliko ditu eta aireztapen naturala aplikatuko du, ikuspegi tekniko eta sanitariotik posible denean.

        4. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

        4.1. Baldintza orokorrak.

        Avícola Aspuru SLren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako muga-balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

        Prozesuan zehar aireratzen den kutsagarri oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

        Emisio ez-konfinatuek ez dute arau orokor hori bete beharrik izango, horiek biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

        Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Efluente gaseosoak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

        Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

        Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

        Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

        4.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

        Arrautzak ekoitzi eta merkaturatzen dituen Avícola Aspuru SLren instalazioan jarraian adierazten diren jarduerak garatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

        (Ikus .PDF)

        Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

        (Ikus .PDF)

        Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada emisioen iraupen orokorra, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

        Bestalde, emisio lausoak sortzen dira prozesuaren hainbat etapatan:

        (Ikus .PDF)

        4.3. Emisioen muga-balioak.

        Instalazioa ustiatzean, errute-pabiloien emisio lausoetan ez dira gaindituko emisioen muga-balio hauek:

        (Ikus .PDF)

        Emisioen muga-balioak betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua; goian aipatutako Batzordearen 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak; JRC Reference Report on Monitoring of Emissions to Air and Water from IED Installations izeneko erreferentziako dokumentua, eta Hirugarren apartatu honetako C.1. azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzak.

        Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

        4.4. Gasak bildu eta husteko sistemak.

        Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarren apartatuko B.4.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

        Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

        4.5. Usainei buruzko baldintzak.

        Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu egin beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuetako usain-jarioak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

        5. Ibilgura isurtzeko baldintzak.

        5.1 Prozesuetako isurpenen debekua.

        Oilo-arrautzak ekoiztea zero isurpeneko jarduera da, eta, beraz, berariaz debekatuta dago Avícola Aspuru SLren ekoizpen-prozesu nagusitik jabari publiko hidraulikora zuzenean edo zeharka isurtzea.

        Euri-urak, abeltzaintza-instalazioetatik pasatzean, ez dira kutsatu beharko eta ez dute sortu beharko jabari publiko hidraulikoari, bai gainazaleko bai lurpeko korronteei, eragin diezaiokeen putzurik.

        5.2. Isurpenen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

        Isurpena sortzen duen jarduera mota nagusia: Hegazti-hazkuntza.

        Mota-Taldea-EJSN: 0147 Oilo-arrautzak ekoiztea.

        (Ikus .PDF)

        5.3. Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

        (Ikus .PDF)

        5.4. Isurpenen muga-balioak.

        (Ikus .PDF)

        Tenperatura: ubideko tenperatura 3 ºB baino gutxiago igotzea.

        Ezin izango dira diluzio-teknikak erabili isurpenen muga-balioak lortzeko.

        Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako arauak eta kalitate-helburuak isurpenaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

        Baimen honek ez du babesten baldintza honetan esplizituki adierazi ez den substantziarik isurtzea, nahiz eta jardueraren ondorioz sortu; bereziki, substantzia arriskutsuak (lurrazaleko uren egoeraren jarraipen- eta ebaluazio-irizpideak zein ingurumen-kalitateko arauak ezartzen dituen irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuaren IV. eta V. eranskinetan definituak).

        Gainera, ibaian, isurpenaren immisioak ingurumen-kalitateko arauak beteko ditu eta eragindako ur-masaren egoera ez du narriatuko.

        5.5. Arazteko eta husteko instalazioak.

        Sustatzailearen proposamenean oinarrituta 2007tik 2008ra bitartean instalatzea aurreikusitako hondakin-uren arazketa-instalazioek edo neurri zuzentzaileek jarduera hauek izango dituzte funtsean:

        Avícola Aspuru SLk instalatuko duen arazketa-sistemak hobi integral bat izango du, eta, ondoren, errendimendu handiko material iragazlez betetako iragazki biologiko perkolatzaile bat. Hobi integralean honako prozesu hauek egiten dira:

        Dekantatzea: Solidoak grabitate bidez ezabatzeko prozesua. Efluentea hobian sartzen da, eta partikula astunenak hobiaren hondoan jalkitzen dira.

        Dekantatutako lokatzen digestioa: dekantatutako lohiek bakterio anaerobioek eragindako dekantazioa jasotzen dute, eta, beraz, bolumena nabarmen murrizten da, mantentze-aldia luzatuz.

        Hobiak aurre-iragazki bat izango du, geroko arazketa-sistema trabatu dezaketen materia esekien irteera galarazteko. Iragazki perkolatzailean honako prozesu hauek egiten dira:

        Aldez aurretik dekantatutako ura andelean sartzen da eta banatzaile baten bidez, bakterio aerobioak finkatzen diren material iragazlearen masa zeharkatzen du efluenteak. Airearekin kontaktuan dauden mikroorganismo horiek materia organikoa oxidatzen dute OEB5 murriztuz.

        Azken ur-irteera biltegiaren behealdetik egiten da.

        Bakterio-masari oxigeno-ekarpena iragazki biologikoaren bidez eta araztutako uraren irteeran aireztapen baxu baten bidez egiten zaio.

        Aurreikusitako arazketa-sistemari esker, % 89ko arazketa-errendimendua lor daiteke OEB5ean eta % 76koa MEan, eta 13 EQHk sortutako emaria arazteko dimentsionatuta dago. (700 m3 inguru urtean).

        Arazte-sistemara sartzeko emariak deklaratu beharko dira (puntako emaria, eguneko batez besteko emaria eta urteko gehieneko emaria), batetik, ur sanitarioetarako, eta, bestetik, garbiketa-uretarako (arrautzak sailkatu eta kontserbatzeko eta pabiloiak garbitzeko eremuan).

        Horrez gain, kokapen-plano bat erantsi beharko da, argi eta garbi ikusteko ingurune hartzailearen kokapena, saneamendu-sareak eta arazteko, kontrolatzeko eta husteko instalazioak (laginketa-kutxatila, emari-neurgailua, isurgunea eta abar).

        Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Avícola Aspuru SLk beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isurpenak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren, eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

        Aurkeztutako agirien arabera, isurpenak kontrolatzeko kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-uren mota bakoitzerako; kutxatila horiek isurpenen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Administrazioak egoki deritzonean ikuskatzeko sarbide zuzena duen lekuan kokatuko dira kutxatilak.

        5.6. Jabari publiko hidraulikoan egindako Isurketen Kontrol Kanona.

        Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da Isurketen Kontrol Kanonari dagokion zenbatekoa:

        (IKK): Isurketen Kontrol Kanona = V x Pu

        Pu = Pb x Cm

        Cm = C2 x C3 x C4

        Non:

        V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte)

        Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

        Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko, isurketa motaren arabera.

        Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea.

        C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

        C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

        C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

        V: Bolumena: 700 m3/urte B = 700 m3/urte.

        Pb: Hondakin-ura: Industriala Pb = 0,03005 /m3

        C2: 3. mota C2 = 1,18

        C3: Tratamendu egokia C3 = 0,5

        C4: Kategoria-zona: l C4 = 1,25

        Cm = 1,18 x 0,5 x 1,25 = 0,73750

        Pu = 0,03005 x 0,73750 = 0,022162 euro/ m3

        Isurketen Kontrol Kanona =700 m3/urte x 0,022162 euro/ m3 = 15,51 euro/urte.

        Zenbateko hori ez da aldatuko, harik eta isurtzeko baimena edo Isurketen Kontrol Kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den arte.

        Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.

        Isurketen Kontrol Kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (Uren Legearen testu bateginaren 113.7 artikulua).

        Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, urte natural bakoitzarekin bat dator Isurketen Kontrol Kanonaren zergaldia. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duen faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

        Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko Isurketen Kontrol Kanonaren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

        Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 249. artikuluak xedatutako prozeduraren arabera, ebazpen honen bidez jakinarazten zaio titularrari isurketa baimentzeko baldintzak zein diren, Isurketen Kontrol Kanonaren behin betiko likidazioa barne, eta jakinarazten zaio, orobat, likidazioa ez dela urtero esanbidez adieraziko; aitzitik, aurreko urteari dagokion tasa bidaliko da eta han zehaztuko da zenbat, noiz, non eta nola ordaindu behar den.

        6. Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kudeatzea.

        Iraitzitako nitrogeno eta fosforo kopuruak minimizatuko dituen elikadura-estrategia bat erabiliko da; dena den, horrek ez du eragozten animalien behar nutrizionalak behar bezala aseta egotea. Fase anitzeko elikadura erabiliko da, animaliaren hazte-etapa bakoitzera egokituta. Nitrogenoarentzat, proteina gordinaren kopurua murriztuko da, eta hori funtsezko aminoazidoak edo baimendutako beste gehigarri batzuk gehituta konpentsatuko da. Fosforoarentzat, fosforoaren digerigarritasuna areagotzen duten gehigarriak (fitasak) edo baimendutako beste batzuk erabili ahal izango dira.

        Emisioen muga-balio hauek ezartzen dira:

        (Ikus .PDF)

        Emisio-balioak betetzen diren ebaluatuko da goian aipatutako 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakian jasotako teknika erabilgarri onenetan eta Hirugarren apartatu honetako C.1 azpiapartatuan ezarritako kontrol-baldintzetan ezarritakoarekin bat.

        7. Simaurraren kudeaketa.

        Laborantza-lurzatietan simaurrak aplikatzea, 1069/2009 (EE) Erregelamenduaren (SANDACH) 13.f) artikuluaren arabera, behin-behineko soluziotzat hartzen da, C4 = 1,25 den artean, SLk «in situ» edo hirugarrenen bidez horiek tratatzeko sistemarik garatzen ez duen bitartean.

        Atmosferara amoniakoa aireratzea minimizatzen duen oilo-zirina kudeatzeko estrategia bat erabiliko da, laboreek modu eraginkorrean asimilatu ahal izango dituzten nitrogeno eta fosforo kopuruak aplikatuko dituena nekazaritza-lurzoruetan. Honako hauen betekizunak beteko dira: aipatutako 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakia; abeltzaintzako ustiategien arau teknikoak, higieniko-sanitarioak eta ingurumenekoak ezartzen dituen irailaren 22ko 515/2009 (EB) Dekretua; nekazaritzatik datozen nitratoek sortutako kutsaduraren aurka urak babesteari buruzko 261/1996 Errege Dekretua, otsailaren 16koa, eta 390/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, nekazaritzatik datozen nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneak izendatzeko arauak ematen dituena eta Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodea onartzen duena, eta 112/2011 Dekretua, ekainaren 7koa, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzatik eratorritako nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten gune izendatu ez diren eremuei aplikatu beharreko Nekazaritzako Jardunbide Egokien Kodea onartzen duena.

        Oilo-zirina kudeatzeko plan bat idatziko da eta barne hartuko ditu lurzatien azalera, aurreikusitako laborea eta aplikatzeko dosia eta unea. Kontuan izango da lursailaren konposizioa eta ezarri beharreko laborearen beharrak eta aurrekoarenak. Kudeaketa-plan hori Ebazpen honetako Hirugarren C.7 apartatuan araututako Ingurumena Zaintzeko Planaren barruan egongo da.

        Aplikazio-unea laborearen aprobetxamendua optimizatzeko izango da. Aplikazioaren ondoren, lursailean txertatzeko lana egingo da, betiere teknikoki ahal bada, lau ordu baino lehen. Hotza eta euria egiten duenean aplikatzea saihestuko da, edo lurzoruan putzuak daudenean, edo izoztuta edo elurtuta dagoenean. Ur-ibilguekiko segurtasun-tarte bat mantenduko da. Hodi esekidun ekipamendu bat erabiliko da, plater-difusore baten beharrean.

        Oilo-zirina SANDACH moduan kudeatzen den aldi iragankorrean, Avícola Aspuru SLk sortutako kantitateen eta hirugarrenei emandakoen erregistroa eramango du. Bi alderdiek onartutako merkataritza-dokumentuak emango dira, formatu fisikoan edo elektronikoan.

        8. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

        Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

        Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

        Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

        Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

        Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatu dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

        Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan daude jasota, orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. IPPC Legearen 10. artikuluaren 4.d apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, instalazioaren aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

        Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

        Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

        Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Larrabetzuko Udalean (Bizkaia).

        Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

        Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluarekin.

        Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

        Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

        8.1. Hondakin arriskutsuak.

        Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

        (Ikus .PDF)

      1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute kode horiek. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak independenteak izango dira, baldin eta, tipologia dela-eta, isurketen baten ondorioz nahastuz gero, arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak jariatuta edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira sei hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespenezko kasuetan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzen dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Avícola Aspuru SLk tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde beharko ditu, hiru urtez, gutxienez.

      7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betebeharrak.

      8. Avícola Aspuru SLk erabilitako industria-olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

      9. Gailu elektrikoen eta elektronikoen hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera kudeatuko dira ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak; besteak beste, lanpara fluoreszenteenak. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde beharko dira gutxienez.

      10. Avícola Aspuru SLk PCB eduki dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete beharko ditu abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (errege-dekretu haren bidez, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dira) eta errege-dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan zehaztutako baldintzak.

      11. Avícola Aspuru SLk Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoa adierazten dituen substantziak baditu, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      12. Avícola Aspuru SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      1. Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Avícola Aspuru SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      2. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Avícola Aspuru SLk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin gutxienez, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Avícola Aspuru SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      2. Baldin eta Avícola Aspuru SL azken jabea bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi batena, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      3. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      4. Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Avícola Aspuru SLk bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        8.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

        (Ikus .PDF)

        • Arrautza hautsiak, oilo-zirina eta hilotzak 3. eta 2. kategoriako giza kontsumorako ez diren animalia-azpiproduktuak dira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1069/2009 (EE) Erregelamenduan jasotakoak. Hala ere, hondakin gisa kudeatzen dira erraustera, zabortegira edo gas-/konpostaje-plantara bideratzen direnean (22/2011 Legearen 2.2.b artikulua).

          a Hirugarrena apartatuko B.8 azpiapartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «nahasketak» izeneko hondakinak ezingo du baloriza daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan balorizatu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

          1. Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez Hirugarrena.B.8 apartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezin izango dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

          2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereiziko dira, eta lehenak eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), berriro erabili ahal izateko, eta bigarrenak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

          3. Hondakin horiek ezabatzeko badira, ezin izango dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

          4. Oro har, hondakin guztiek, hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Avícola Aspuru SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtean gutxienez.

          5. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin ez-arriskutsua eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz.

          6. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko Legearen (uztailaren 28ko 22/2011) 25.2 artikuluaren arabera.

          7. Avícola Aspuru SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

          8. Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Avícola Aspuru SLk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorriaren eta kantitatearen, haien helmugaren eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

          9. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko da gutxienez eta urtero bidali beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programaren barruan.

          10. Apartatu honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) g), i) eta j) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

            9. Ontziak merkaturatzea.

            Avícola Aspuru SLk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien inguruko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, Ontziei buruzko Urteko Adierazpena egin beharko du. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

            Era berean, Avícola Aspuru SLk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Avícola Aspuru SLk industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzi-hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

            Baldin eta, urte natural batean, Avícola Aspuru SLk ontziratutako produktuak, edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu, hain justu ere ondoren zehaztutako kantitateetan baino handiagoetan:

            250 tona, beira soilik bada.

            50 tona, altzairua soilik bada.

            30 tona, aluminioa soilik bada.

            21 tona, plastikoa soilik bada.

            16 tona, zura soilik bada.

            14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

            350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

            Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

            10. Lurzorua eta lurpeko urak babesteko baldintzak.

            Avícola Aspuru SLren jarduera ez dago Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan.

            Dena dela, Avícola Aspuru SLk lurzorua eta lurpeko urak babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

            IPPC Legean eta Industria Isurketen Erregelamenduan lurzorua eta lurpeko urak babesteari buruz ezarritako betebeharrak betetzeko, sustatzaileak honako hauek entregatu beharko ditu:

            Oinarrizko txostena, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duen abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeen eta aldizkakotasunen edukiarekin, edo, hala badagokio, betebehar horretatik salbuetsita egotearen erantzukizunpeko adierazpena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren X. eranskinean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

            Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, Industriaren Isurketen Erregelamenduaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

            Nolanahi ere, sustatzaileak Lurzoruen Dokumentu Bakarra bidaliko du, ikertzeko eta lurzoruaren kalitatea leheneratzeko lanak egin ditzakeen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan aipatutako txostenak jasoko dira (oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Agiri hori Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Instrukzio Teknikoan aurreikusitakoari lotuko zaio, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten baten eskakizunari dagokionez. Txosten hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onetsi zen. Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, Lurzoruaren Dokumentu Bakar berri bat bidaliko da.

            Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie Larrabetzuko Udalari (Bizkaia) eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e apartatuarekin, betiere.

            11. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

            1. Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu beharko zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq, 60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du ondorengo taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            Abian den instalazioak, aurreko taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

            Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentiberatasun akustiko handieneko guneetako zarata-maila.

          3. Ingurumena zaintzeko programa.

            Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoarekin, 2017/302 (EB) Exekuzio-erabakian jasotako teknika erabilgarri onenekin eta ondorengo apartatuetan ezarritakoarekin bat etorriz gauzatu beharko da:

            1. Atmosferara eginiko emisioak kontrolatzea.

            1.2. Emisio lausoen kontrola.

            Emisio lausoak masa-balantzearen metodoaren bidez kalkulatuko dira, ECOGAN aplikazio informatikoa edo horren baliokidea erabilita.

            Avícola Aspuru SLk espezifikazio hauen arabera kalkulatu beharko ditu emisioak:

            (Ikus .PDF)

            Era berean, aplikatutako TEOen bidez lortutako amoniako-emisioen murrizketa kalkulatuko da. (TEO 23).

            2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

          2. Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta aurreko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

          3. Isurketen kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

            Uraren Euskal Agentziari, laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

            Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, Ebazpen honen Hirugarren apartatuko B.5 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

          4. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

          5. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

          6. Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen Bigarren apartatuko B.5.4. azpiapartatuan ezarritako mugak.

            3. Iraitzitako nitrogenoa eta fosforoa kontrolatzea.

            Iraitzitakoa kalkulatu beharko dute sustatzaileek, kontuan hartuta ustiategi osoa urte osoan, batetik, eta errute-ziklo batean buruko, bestetik. Kalkulu hori urtero egingo da Ebazpen honen Hirugarren B.6 apartatuaren arabera, ECOGAN aplikazioa edo antzeko beste bat erabiliz, eta Ingurumena Zaintzeko Programan sartuko da.

            4. Oilo-zirinaren kudeaketaren kontrola.

            Baldin eta, salbuespen gisa, oilo-zirina laborantza-lurrei aplikatzen bazaie, Ingurumena Zaintzeko Planaren urteko txostenean honako hauen emaitzak jasoko dira:

            Oilo-zirinaren ekoizpenaren erregistroa.

            Soroan aplikatutako kantitateen eta aplikazio-data eta -lurzatien erregistroa.

            Lurzoruari aplikatutako nitrogeno- eta fosforo-kantitateen kalkulua.

            Amoniako-emisioen kalkulua soroan aplikatzean.

            5. Zarataren kontrola.

          1. Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtetik behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

            Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako ingurumen-lankidetzako erakunde batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

            Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

            6. Jardueraren adierazleen kontrola.

            Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren inguruko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

            (Ikus .PDF)

        • Urteko okupazioa kalkulatzeko, instalazioaren edukieratik kenduko dira arrazoi tekniko eta komertzialengatik ekoizpenik ez duten aldi eta pabiloiak; aldiko = (eragindako plaza kopurua x aldia egunetan)/365. Errute-zikloen artean animalien osasuna dela eta egindako garbiketa-aldiak eta hustuketa sanitarioak ez dira kenduko.

          7. Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

          Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta azterketen emaitzak behar bezala erregistratu beharko dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

          https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

          Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

          Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

          Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

          Emaitza horiek urtero bidaliko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

          8. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

          Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina egin beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

          Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, egiaztatu ahal izateko adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna (ingurumen-adierazleak).

          1. Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko lanak eta mantentze-lanetarako programatutako lanak.

            Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren isurketen eta hondakinen zenbatespena egin beharko du enpresak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

            Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, Hirugarren apartatuaren B.8. azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

            2. Jarduera bertan behera uztea.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Avícola Aspuru SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarren apartatuaren B.8 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

            3. Jarduera aldi baterako uztea.

            Jarduera aldi baterako uztea jakinaraziz gero, Industria Isurketen Erregelamenduaren 13. artikuluan arautu bezala, Avícola Aspuru SLk, aldi baterako uztearen jakinarazpenarekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

            4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduerak.

            Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, ondorengo apartatuetan aipatzen diren baldintzak bete beharko dira:

          1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

            Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Honako hauei buruz hartutako neurriak zehaztuko dira:

            Ura eta pentsuak hornitzeko sistemak.

            Aireztapen-sistemak eta tenperatura-sentsoreak.

            Siloak eta pentsua garraiatzeko ekipoak, baita pentsu-errotak ere, hala badagokio.

            Oilo-zirina biltzeko eta husteko sistemak (uhalak).

            Eskuliburu horretan, ustiategiaren higieneari eta izurriteen kontrolari buruzko alderdiak sartu ahal izango dira.

            Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikuskapen bisualak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen egoera orori aurrea hartzeko.

            Era berean, atmosferara egindako emisioak eta uretara egindako isurketak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

            Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solidoak eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

            Pabiloien barruan zolatak garbitzean sortutako urak kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

            Ez dago baimenduta hondakin-ura «bypass» bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

            Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isurketak «bypass» bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «By-pass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako h) letran adierazitakoari jarraituz).

          2. Halaber, erregistro bat eduki beharko da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

          3. Erabilitako olioak eta efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta oro har, lantegian sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

          4. Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak eduki beharko dira.

          5. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

          6. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek bete egin beharko dituzte produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak.

          7. Larrialdirik gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isurketei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasun-edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta norbera babesteko ekipamendu bereziak.

          8. Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

            Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren inguruan kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Jatorria eta zergatiak (unean bertan zehaztu daitezkeenak).

            Berehala aplikatutako zuzenketa-neurriak edo eusteko neurriak.

            Sortutako ondorioak.

            Epe laburrera aurreikusitako jarduerak, halakorik balego.

            Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko emisio edo isurketaren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Larrabetzu Udala (Bizkaia) berehala jakinaren gainean jarri beharko dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

            Gorabeheraren iraupena.

            Istripuzko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

            Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

            Eragindako kalteen zenbatespena.

            Hartutako zuzenketa-neurriak.

            Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

            Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketen bat gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten organismoei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

          9. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu izango dela, prozesu etengabe batekoa bada, baita aurreikusitako mantentze prebentiboak ere, ahalik eta denbora-tarte handienarekin.

          10. Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

          1. Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta Ingurumena Zaintzeko Programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

          2. Urtean behin, martxoaren azken eguna baino lehenago, Avícola Aspuru SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isurketei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Isurketa eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

            Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

            Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

            Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

          3. Instalazioen aldaketa oro Ingurunet aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete ondoren egin beharko da. Halaber, organo honi onarpena eskatu beharko zaio, IPPC Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

            Industria Isurketen Erregelamenduaren 14.1 artikuluak aldaketa bat funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

            Nolanahi ere, Industria Isurketen Erregelamenduaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere IPPC Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

            Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

            Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egikaritu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

            Laugarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

          1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

          2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteagatik gehiegizko kosturik sortu gabe.

          3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

          4. Arroko erakundeak, urei buruzko legerian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuaren Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

          5. Instalazioari aplikatu beharreko legedi sektorialak hala eskatzen duenean, edo IPPC Legearen 22.3 artikuluari jarraituz ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

          6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

          7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

          8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

          9. IPPC Legearen testu bateginaren 26. artikuluaren 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

            Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, IPPC Legearen 26.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

            Bosgarrena. Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Avícola Aspuru SLren nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

            Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

            Seigarrena. Ingurumeneko finantza-bermea.

          1. Ingurumeneko finantza-bermea.

            Avícola Aspuru SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duena), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Betebehar hori izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak gaitutako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

            Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

            Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

          2. Ingurumen-arloko erantzukizuna.

            Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

            Zazpigarrena. Alderdi hauei sei hilabeteko gehieneko epean erantzuteko eskatzea Avícola Aspuru SLri:

            Justifikatu beharko da kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiaren bidez argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta hura izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

            Ingurumena zaintzeko programa, ebazpen honen arabera eguneratuta.

            Eta sei hileko epean:

            Simaurraren biltegiratzea hobetzeko azterketa, emisioak, usainak eta lurrazaleko eta lurpeko urei eragiteko arriskua minimizatuz.

            Simaurra «in situ» tratatzeko sistema bat ezartzeko azterketa, simaurraren hondar-energia berreskuratzeko, usain jarioak murrizteko eta simaurrak duen nitrogeno edukia murrizteko, lurrean aplikatzearen ondorioz lurrazaleko eta lurpeko urak kutsatzea prebenitzeko.

            Lurzoruen Dokumentu Bakarra, Hirugarren B.10 apartatuan aipatzen dena, ikertzeko eta lurzoruaren kalitatea leheneratzeko lanak egin ditzakeen erakunde ezagun batek egina. Dokumentu horretan aipatutako txostenak jasoko dira (oinarrizko txostena eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Dokumentu hori Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatu eta aplikatzeari buruzko Instrukzio Teknikoarekin bat egingo da, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten baten eskakizunari dagokionez. Txosten hori Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduaren bidez onetsi zen.

            Zortzigarrena. IPPC Legearen 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, arrautzak ekoizteko eta merkaturatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Avícola Aspuru SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

            Bederatzigarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago IPPC Legearen 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

            Hamargarrena. Avícola Aspuru SLk Larrabetzuko (Bizkaia) Astoreka Auzoan ustiatzen duen instalazioari 16-I-01-000000000123 erregistro-kodea esleitzea. Instalazioaren kokapena UTM (ETRS89) 30N 517906 4791355 da. Titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak hauek dira:

            16P01AAI000000123 motako hondakin arriskutsuak sortzea.

            16P03AAI000000123 motako hondakin ez-arriskutsuak sortzea.

            Hamaikagarrena. Ebazpen honen edukiaren berri ematea Avícola Aspuru SLri, Larrabetzuko Udalari (Bizkaia), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

            Hamabigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

            Hamahirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

            Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 28a.

            Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

            AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik