Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 22koa, Kulturako sailburuordearena, 2022. urtean kultura-sorkuntza artistikoa babesten eta sustatzen duten kultura-gune independenteentzako dirulaguntzak (Sorgune) emateko Balorazio Batzordekideak izendatzen dituena eta Batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3061
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/22
  • Argitaratze-data: 2022/07/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi da 2022ko maiatzaren 24ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko ekitaldian kultura-sorkuntza sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena (Sorgune).

Kontuan izan da aipaturiko Agindu horrek 13. artikuluan xedatzen duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko balorazio-batzordea eratuko dela, eta 5. puntuan xedatzen duela batzorde horren osaera eta kideak izendatzea eta argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio-batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak: Enara Garcia Garcia andrea, Xabier Fidel Paya Ruiz jauna, Ane Rodriguez Armendariz andrea, Oskia Ugarte Abarzuza andrea eta Enrique Uriarte Gonzalo-Bilbao jauna (aditu-profesionalak).

Idazkaria: M. Lourdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 22a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.