Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 7koa, Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita obretarako gastuen finantzaketa, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5208
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/07
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kontuan hartu da honako agindu hau: Agindua, 2022ko uztailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bitartez obretarako gastuak finantzatzeko laguntzen deialdia egiten baita, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak).

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta 2022ko uztailaren 6ko Aginduaren 9. artikuluaz bat eratutako Balorazio Batzordeak aurkeztutako ebazpen-proposamena, honako hau

Lehenengoa. Hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal-jabetzako higiezinetan jolas-eremuak sortzeko edo hobetzeko (patio inklusiboak) obretarako gastuen finantzaketa ematea ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren udalei eta hor zehaztutako zenbatekoen arabera.

Bigarrena. Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular diren aldetik, esleitutako kopurua jasoko dute, 2022ko uztailaren 6ko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena. II. eranskinean zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, bitarteko elektronikoen bidez, «Nire Karpeta» atalean, Hezkuntzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki taulan (E-Administrazioko Plataforma Teknologikoa Platea) argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 7a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

PATXI XABIER AIZPURUA TELLERIA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)