Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 28koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez egiaztatzeko entitate baimenduaren izendapena berritzen baitzaio UVA Control, S.L. enpresari, jendeari beltzarantze-zerbitzua eskaintzea helburu duten erradiazio ultramoreko beltzarantze artifizialeko aparatuen egiaztapenak egiteko instalazioaren tokian bertan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 337
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/28
  • Argitaratze-data: 2023/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: DAI-MET/UV-01/22

Bat. Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren 2006ko uztailaren 21eko Ebazpenaren bidez, UVA Control, S.L. enpresari baimena eman zitzaion (helbidea: Kandelazubieta kalea 35, atzea, 48940, Leioa, Bizkaia), baimendutako laguntza teknikoko zerbitzu legez beltzarantze artifizialeko izpi ultramoreen aparatuen EAEn instalatuak egiaztapen ofiziala egiteko.

Bi. Industria Administrazioaren eta Segurtasunaren zuzendariaren 2012ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez, UVA Control, S.L. enpresari baimena eman zitzaion, egiaztatzeko entitate baimendu legez, jendeari beltzarantze-zerbitzua eskaintzeko erradiazio ultramoreko beltzarantze artifizialeko aparatuen egiaztapenak instalazioaren tokian bertan egiteko.

Hiru. Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, UVA Control, S. L. enpresari baimena eman zitzaion, egiaztatzeko entitate baimendu legez jendeari beltzarantze-zerbitzua eskaintzeko erradiazio ultramoreko beltzarantze artifizialeko aparatuen egiaztapenak instalazioaren tokian bertan egiteko.

Lau. 2022ko uztailaren 7an, UVA Control, S.L. enpresaren izenean eta ordezkaritzan diharduen Jose Ignacio Vergel Acebes jaunaren eskabide bat jaso zen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan, hain zuzen ere, egiaztatzeko entitate baimenduaren izendapena berritzeko, beltzarantze artifizialeko izpi ultramoreen aparatuen EAEn instalatuak egiaztapen ofiziala «in situ» egiteko entsegu-laborategi onetsi legez.

Eskariarekin batera, hauek aurkeztu ditu: larrua izpi ultramoreen eraginpean jartzeko aparatuetarako entsegu-laborategi legez aritzeko Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) emandako egiaztatzea (535/LE 1096 zk.; 2019-07-19ko 9. berrikuspen teknikoaren eranskina); langile kualifikatuen zerrenda; baliabide teknikoen zerrenda, eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoen aldeko txostena, zeinean egiaztatzen baita betetzen dituela 2007ko martxoaren 8ko Aginduan eta 2013-07-05eko 1 Berr. UV-01 Jarraibidean ezarritako eskakizunak.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

  1. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du ebazpen hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 13. artikuluan (2021-03-05eko EHAA).

  2. Abenduaren 27ko 1002/2002 Errege Dekretuaren bidez, erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparatuen salmenta eta erabilera arautu zen. Errege-dekretu horren 3. artikuluan, aparatuak erabiltzeko baldintzak ezarri ziren, eta 11. artikuluan, aldiz, ezarri zen eskumena duen administrazioak baimendutako erakunde batek burutu beharko dituela berrikusketa teknikoak.

  3. Urriaren 28ko 265/2003 Dekretuaren bidez arautu zen erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko jarduera, eta, bertan ezarritakoaren arabera, entsegu-laborategi onetsiek edo baimendutako kontrol-erakundeek egin behar dituzte aparatuen egiaztapenak; bestela, baldin eta egiaztapena duen erakunderik ez badago, laguntza teknikoko zerbitzu baimenduek egingo dute, behin-behingoz.

  4. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2007ko martxoaren 8ko Aginduaren bidez, beltzarantze artifizialeko aparailuen egiaztapen teknikorako erakundeen jarduerak arautu eta titularrek instalazioen egiaztapen teknikoa egiteko bete beharreko zereginak zehaztu ziren. UV-01 Jarraibideak, bere aldetik, ikuskatzeko prozedura, egiaztatzeko erakundeen baimena eta horien aldizkako kontrola zehazten ditu.

  5. UVA Control, S.L. enpresak, aurkeztutako agirien bidez, beltzarantze artifizialeko aparatuak egiaztatzeko entitate legez baimentzeko baldintzak betetzen dituela egiaztatu du.

    Adierazitako legezko aginduak eta horiekin bat datozen aplikazio orokorreko gainerako xedapenak aztertu ondoren, eta zuzendaritza honetako zerbitzu teknikoek proposatuta, hau

Lehenengoa. Baimena ematea UVA Control, S.L. enpresari (helbidea: Kandelazubieta kalea 35, atzea, 48940 Leioa, Bizkaia), entitate baimendu legez erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparatuak Euskal Autonomia Erkidegoan egiaztatu ahal izateko ofizialki onetsitako laborategi gisa.

Bigarrena. Ondoren adierazten diren baldintzen menpe egongo da baimen honen edukia eta norainokoa:

  1. Orokorrak.

    1. Sail honetako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egingo dituen ikuskaritza eta zaintza-lanen menpe jarriko da entitatea, eta baimena emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko behar beste ikuskaritza egingo dute ordezkaritza horretako teknikariek.

    1. Baimen honen indarrez UVA Control, S.L.k burututako egiaztapenek egiaztapen ziurtagiria eta aparailuari erantsiko zaion egiaztapen etiketa oinarri hartuta bermatuko dira. Ziurtagirian eta etiketan identifikatu egin beharko da egiaztapen-enpresa hori.

    1. Entitate horri zenbaki hau izendatu zaio: 48/LAB/02/UV.

      Lehen bi digituek lurraldearen kodea izendatzen dute (Araba: 01; Gipuzkoa: 20; Bizkaia: 48).

      Hiru hizkiek (LAB) onetsitako laborategi izendatzen dute.

      Hurrengo bi digituak (01) zuzendaritza honek UVA Control, S.L. beltzarantzeko aparatuen egiaztapenak burutu ahal izateko baimendutako enpresa legez identifikatzen duen zenbakiari dagozkio.

      Hurrengo hizkiek (UV) zerbitzu-mota identifikatzen dute.

    2. Aparatua egiaztatu ondoren, kanpoko edozein begiralek ikusi ahalko du egiaztapen-etiketa. Kentzerakoan, partikuletan xehatzeko modukoa izan beharko du etiketak, berriz ez erabiltzeko modukoa.

  2. Eskumenak. UVA Control, S.L. enpresak eskumena du edozein ekoizleren beltzarantze aparailuak egiaztatu eta ziurtatzeko, betiere aplikagarriak diren prozedurei jarraituz.

  3. Kokapena. UVA Control, S.L.ren helbidea: Kandelazubieta kalea 35, atzea, 48940 Leioa, Bizkaia.

  4. Kalibrazioak eta metodoak:

    1. Enpresak neurketak egiteko erabiltzen dituen tresnen zerrenda xehatu bat du Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak. Tresna horiek arauzkoak dira, eta modu ofizialean kalibratu beharko ditu urtero erakunde eskudun batek.

    2. Tresnetan aldaketaren bat gertatuz gero, Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren bidez Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaio, modu fede-emaile bat erabilita.

  5. Sei hilez behingo memoria. Sei hilean behin, garatutako jarduerak jasoko dituen txostena aurkeztuko du entitateak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan. Beltzarantzeko aparatu egiaztatuak, kokalekuak eta emaitzak emango ditu aditzera txosten horretan. Zuzendaritza honek onartutakoa izango da txostenaren formatua. Horretaz gain, kalibratu diren enpresaren egiaztapen-tresnak adieraziko dira, horiei dagozkien ziurtagiriak erantsita.

  6. Aplikatu beharreko gehieneko tarifak.

  1. Lehenengo egiaztapena, aparatu bakoitzeko.

    Aparatu bakarra duten bezeroak: 150,00 euro + BEZa.

    Bi aparatu dituzten bezeroak: 130,00 euro + BEZa.

    Hiru aparatu dituzten bezeroak: 120,00 euro + BEZa.

    Lau aparatu dituzten bezeroak: 110,00 euro + BEZa.

    Bost aparatu edo gehiago duten bezeroak: 100,00 euro + BEZa.

    Hainbat zentro dituzten bezeroak: Negoziagarria.

  2. Aparatu beraren bigarren egiaztapena:

    Tarifa: 0,40 euro/Km + BEZa.

  3. Aparatu beraren hirugarren egiaztapena:

    Hasieran kobratu zitzaion prezio bera kobratuko litzateke berriro.

  1. Baimen honek 2027ko azaroaren 28ra arteko indarraldia izango du, eta interesdunak data hori baino lehen eska dezake hura berriztatzea, betiere Beltzarantze aparailuak egiaztatzeko entitate baimendunak berriztatzeari buruzko 2007ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betez.

    Hirugarrena. Ebazpen hau entitate interesdunari jakinarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da.

    Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 28a.

    Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

    ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.