Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko azaroaren 25ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baitira «Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko lineen trenbide-ardatz handiei dagozkien zarataren mapa estrategikoak. 4. Fasea».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5413
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/11/25
- Argitaratze-data: 2022/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena
Testu legala
2002/49/EE Zuzentaraua barne-zuzenbidera eramateak, Zarataren azaroaren 17ko 37/2003 Legearen bidez, eta abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren bidezko bere garapenak, trenbide ardatz nagusien zarataren mapa estrategikoak egiteko beharra ezartzen du; hau da, urtean 30.000 trenetik gorako zirkulazioa duten trenbide-linea edo -tarteenak.
2022ko urriaren 21ean argitaratu zen EHAAn Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena, Zarataren Mapa Estrategiko horiek hilabetez jendaurrean jartzen zituena.
Epe horretan ez da horri buruzko alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, aurkeztutako dokumentuak berretsi dira.
Organo honek eskumena du Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren eta Gobernu Kontseiluarentzat gordeta ez dauden garraio-azpiegiturei dagokienez, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 29ko 11/2021 Dekretuaren 16.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Horregatik, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatu beharrekoak ikusita, honako hau
Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko lineen trenbide ardatz nagusiei dagozkien Zarataren Mapa Estrategikoak behin betiko onartzea (4. fasea).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 25a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA DOLORES DE JUAN DE MIGUEL.