Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat. Erabaki horren bidez, handitu egiten dira deialdi hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak: lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2022an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 231
  • Hurrenkera-zk.: 5266
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/24
  • Argitaratze-data: 2022/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23ko bilkuran, erabaki du handitzea deialdi hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak: lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2022an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia. Bada, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketan), erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio hura argitaratzea.

Hori guztia dela-eta, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako Erabakia. Erabaki horren bidez, handitu egiten dira deialdi hau finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak: lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2022an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia.

Bigarrena. Jakinaraztea argitara ematen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabaki horrek ondorioak izango dituela onartzen den egunetik aurrera.

Hirugarrena. Aditzera ematea argitaratzen den Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki horren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakiokeela organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERABAKIA, LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BALIABIDE EKONOMIKOAK HANDITZEN BAITIRA LANERATZEKO ETA BERRIKUNTZA SOZIOLABORALEKO PROIEKTU BEREZIAK GARATZERA BIDERATUTAKO 2022RAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEKO.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, laguntzen deialdia onartu zuen lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2022an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko. Deialdi hori 2022ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (120. zenbakia).

Deialdi horretan ezarritakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuko 5.000.000 euro bideratuko dira laguntzak finantzatzeko. Zenbateko horretatik, 2.500.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.500.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari.

Baliabideak bi finantzaketa-lerrotan daude banatuta:

  1. Kolektibo kalteberentzako proiektu bereziak: 4.000.000 euro; haietatik, 2.000.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.000.000 euro, 2023ko konpromiso-kredituari.

  2. Jarduera-tasa handieneko enpleguei edota lan-merkatuaren beharrei lotutako berrikuntza- eta esperimentazio-proiektu bereziak: 1.000.000 euro; haietatik, 500.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2023ko konpromiso-kredituari.

    000.000 euroko zenbateko hori da laguntzak emateko muga; hala ere, deialdian aurreikusten da zenbateko hori handitu ahal izango dela indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira, eta horren berri eman beharko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.

    Proiektu bereziak gauzatzeko jasotako eskaeren bolumenak nabarmen gainditu ditu aurreikuspenak; horrek argi uzten du erakundeek oso erantzun positiboa eman diotela deialdi honen bitartez lortu nahi den helburuari: erakunde publiko edo pribatu batek edo gehiagok bultzatutako proiektuak sustatzea, prestakuntzako, orientazioko, enpleguko edo bestelako esku-hartze motak, proiektu berritzaileak eta/edo esperimentaziokoak koordinatzen dituztenak, parte-hartzaileen enplegagarritasuna eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak indartzeko. Aldi berean, agerian geratu da gutxiegi direla laguntza horietara bideratutako baliabide ekonomikoak.

    Beharrezkoa da egoera horri erantzun ematea eta ekimen horretarako laguntza areagotzea, laguntza-programa hori ekonomikoki indartuz, ahalik eta eskaera gehienei erantzute aldera.

    Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren administrazio-kontseiluak, 2022ko azaroaren 23ko bilkuran, erabaki hau hartu du:

    ERABAKIA

    000.000 euro handituko dira lana duten langileentzat eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten langabeentzat 2022an laneratzeko eta berrikuntza soziolaboralerako proiektu bereziak garatzeko laguntzen deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokion 3231-Prestakuntza programaren kontura egingo da handitze hori, eta honela banatuko: 500.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2023ko konpromiso-kredituari.

    Ondorioz, aipatutako laguntzak finantzatzera bideratutako aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa 6.000.000 eurokoa da, eta horietatik 3.000.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.000.000 euro, 2023ko konpromiso-kredituari.