Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita aldatu egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5200
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/23
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia onartu du. Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartua eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak bigarren aldiz aldatzen dituen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak emandako idazketan), erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdiaren aldaketa argitaratzea.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia aldatu dela. Erabaki hori erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak onartu du 2022ko azaroaren 23an egindako bilkuran (eranskin gisa erantsi zaio ebazpen honi).

Bigarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak deialdia aldatzeko hartu duen erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena. Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurka (deialdia aldatzea onartzen duena) berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, organo beraren aurka, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 23a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia aldatzea onartu da. Deialdia 2022ko ekainaren 22ko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko ebazpena betez.

Aipatu deialdian arautzen diren laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei emango zaizkie, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazte Bermearen Sisteman inskribatuta dauden gazte langabetuak kontratatzen badituzte, esperientzia profesionalaren bitartez gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurri gisa.

Eskabideak jasotako hurrenkeran aztertu ondoren, hurrenkera bera errespetatuz eman zaizkie dirulaguntzak deialdian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eskaera guztiei, harik eta finantzatzera bideratutako funtsak agortu arte. Hala ere, dirulaguntza batzuk emateko kontuan hartutako baldintzak aldatu direnez, emandako dirulaguntzak aldatu egin dira, eta, ondorioz, soberako funtsak sortu dira. Hori dela eta, laguntza berriak emateko prozesuari ekin zaio berriro.

Deialdiaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, kontratuak hasteko epea 2022ko azaroaren 30ean amaituko da, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, kontratazio horiek egin ahal izateko, lehenbizi enplegu-eskaintzak kudeatu behar ditu, ebazpena eman ondoren.

Prozesu hori kontuan hartuta, ebazpena emateko atzerapenak egoera zailean jarri ditu erakunde onuradun batzuk, eta oso zaila edo ezinezkoa dute lan-kontratuak egiteko ezarritako epea betetzea.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia aldatu behar da: lan-kontratuak hasteko epea luzatu behar da, horiek formalizatu aurretik egin ahal izateko behar diren kudeaketak.

Izan ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak 2022ko azaroaren 23ko bilkuran erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia aldatzea.

Edonola ere, kontratuak hasteko epea 2022ko abenduaren 21ean amaituko da.