Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez Giza Eskubideen 2022ko «René Cassin» saria ematen baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5379
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/23
  • Argitaratze-data: 2022/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren bidez (2013ko urriaren 24ko EHAA), Giza Eskubideen «René Cassin» saria arautzen da.

Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendariaren 2022ko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez (2022ko urriaren 11ko EHAA, 195. zk., eta 2022ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez aldatu zena 2022ko azaroaren 23ko EHAA, 224. zk.), Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren deialdia egin zen.

Deialdiaren ebazpenaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaiak, urriaren 16ko 427/2013 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, honako hau

Giza Eskubideen «René Cassin» saria Dora María Téllez andreari ematea, giza eskubideen defentsan batez ere emakumeen eskubideen defentsan egin duen ibilbide pertsonal eta profesionalagatik, bere herrialdeko erreferentziazko pertsona izateagatik, osotasunagatik, koherentziagatik eta Nikaraguako demokraziaren eta askatasunaren aldeko etengabeko apustuagatik.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 23a.

Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.