Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Kultura sailburuordearena, 2022. urtean, Euskadiko liburutegietarako liburu-funtsak sortu edo/eta berritzeko dirulaguntzak emateko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5211
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/16
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko uztailaren 27ko Aginduak, Euskadiko liburutegietarako liburu-funtsak sortu edo/eta berritzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen du (2022ko abuztuaren 19ko EHAA, 159. zk.).

Aipatutako 2022ko uztailaren 19ko Aginduaren 13. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, honako hau

Lehenengoa. 7.000,00 euro ematea Erribera Beitiako Udalari, liburutegi sortu berria funtsaz hornitzeko.

Bigarrena. EIPSren barruan ez dauden liburutegien modalitatean, honako erakunde hauei euren liburutegietarako funtsak erosteko dirulaguntzak ematea:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena. Eranskinean azaltzen diren eskatzaileei Ebazpen honen eranskinean adierazten diren diru-kopuruak ematea, EIPSko liburutegietako funtsak berritze aldera.

Laugarrena. Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentroari dirulaguntza ukatzea, Aginduaren 4.1 artikuluan onuradunen ezinbesteko betekizunei buruz ezarritakoa aplikatuz.

Interesdunek Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 16a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.