Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, euskara ikastaroetarako deia egiten zaie bai Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileei bai IVAPekin lankidetza hitzarmena berritu duten herri-erakundeetako langileei, 2022-2023 ikasturteko bigarren lauhilekorako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/16
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lehenengoa. Helburua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen eta herri-erakundeetako langileen hizkuntza-gaikuntzan eragin eta bultzatzea.

Bigarrena. Parte-hartzaileak.

  1. Erakunde hauetako enplegatu publikoek parte hartu ahal izango dute Hizkuntza Prestakuntzako zerbitzuaren deialdi honetan, baldin eta honako paragrafo honetan adierazitako baldintzak betetzen badituzte:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileak.

      Aurrekoa gorabehera, deialdi honetan ezin izango dute parte hartu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek, Autonomia Erkidegoko administrazioaren zerbitzura diharduten irakasleek, Ertzaintzaren langileek eta Justizia Administrazioko langileek. Langile horiek guztiek beren eremuetarako berariaz ezarritako deialdietan parte hartu ahal izango dute, bere dimentsioaren eta behar espezifikoen arabera.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko udal- eta foru-administrazioak eta haien erakunde autonomoak.

    3. Eusko Legebiltzarra eta lurralde historikoetako Batzar Nagusiak.

    4. Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Arartekoa eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

    5. Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako langileak.

    6. Lan Harremanen Kontseilua eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea.

  2. Ebazpen honetan araututako hizkuntza-prestakuntzako zerbitzuetarako aukera izateko, aurreko paragrafoan adierazitako erakunde publikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduan adierazitakoak:

  1. Hizkuntza Normalkuntza Plana izan beharko du onetsia, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  2. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin, aldez aurretik lankidetza-hitzarmen bat sinatu eta berritu izana, aipatutako aginduaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera.

  3. Edonola ere, IVAPek hizkuntza-prestakuntza eskainiko du, bere aurrekontu-baliabideen barruan.

    Hirugarrena. Arau orokorrak eta ikastaroetan parte hartzeko baldintzak.

    Ondoren zerrendatutako gaiak arautzeko 2022-2023 ikasturteko deialdi nagusietako oinarriak aplikatuko dira:

    Ordu-kredituari buruzko araubidea

    Administrazioko taldeak osatzea

    Matrikula-orriaren bitartez eskolatzea

    Eskolara joatea eta asistentzia kontrolatzea

    Eskolan berandu hastea

    Eskola behin betiko uztea

    Ikastaroen aprobetxamendu irizpideak

    Eskaintzen diren moduluak (egunean 2/3 ordukoak, trinkoak).

    Administrazioko taldeak osatze aldera, deialdi osagarri honetan mailaketa-proba bakarra egingo da.

    Aipatutakoak arautzeko, bi ebazpenok hartuko dira kontuan:

    Batetik, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da 2022ko maiatzaren 2ko IVAPeko zuzendariaren Ebazpena, 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2022-05-16ko EHAA; 93. zenbakia).

    Bestetik, IVAPekin lankidetza hitzarmena duten herri-erakundeetako langileei dagokienez, erreferentzia moduan hartuko da 2022ko maiatzaren 2ko IVAPeko zuzendariaren Ebazpena, 2022-2023 ikasturteko euskara-ikastaroetara dei egiten duena (2022-05-16ko EHAA; 93. zenbakia).

    Laugarrena. Interesdunak bete beharreko baldintzak.

    Oraingo deialdi honetan, otsailetik ekainera arteko eskaera egin ahal izango dute interesdunek, betiere baldintza hauen pean:

    1. Ikastaroa urrian hasi ez duten langileek, salbuespen oso berezirik ezean, ezingo dute bi orduko ikastarorik hasi otsailean. Urrian hasi ez direnek, beraz, otsailerako ikastaro trinkoak bakarrik eskatu ahal izango dituzte, hau da, bost orduko ikastaroak edo barnetegia.

    2. Urrian hasi diren ikasleek, aldiz, ikastaro trinkoa nahiz modulu aldaketa eskatu ahal izango dute otsailean, hau da, ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzea, edo alderantziz.

      Modulu aldaketei dagokienez, oraingo deialdi honetan ezingo da autoikaskuntza ikastarorik hasi.

      Betiere HABEk araututako ikastaro-moduluak izan behar dute, eta otsailetik ekainera arteko iraupena izan behar dute.

    3. 2022ko urrian ikastaroa hasi ez dutenek ordu kreditu positiboa izan behar dute, otsailean eskolaratzeko.

      Bosgarrena. Lanorduetako ikastaroak.

      1. Ikastaroen eskaintza lanorduetan.

        Ebazpen honen II. eta III. eranskinetan adierazten dira deialdi honetan, lanorduetan, egin daitezkeen ikastaroak eta eskaintzen diren moduluak.

        Deialdi hau 2022-2023 ikasturteko bigarrena da, eta bertan egiten den ikastaro-eskaintza mugatua da, gorago aipatu diren 2022ko maiatzaren 2ko Ebazpenetan iragarri bezala.

        1. eranskinean, IVAPek antolatutako aurrez aurreko ikastaroetarako aurreikusitako moduluak jasotzen dira, baita horien ordutegia eta egutegia ere. IVAPek ahalmena du egokitzat jotzen dituen egokitzapenak egiteko, bai hasierako eta amaierako datetan, bai eranskin horretan adierazitako ordutegietan. Gainera, modulu edo ordutegi jakin batean taldea osatzeko ikasle-kopuru nahikorik ez badago, komenigarritzat jotzen dituen aldaketak proposatu ahal izango ditu.

      2. Eskabideak nola egin, lanorduetako ikastaroetarako.

        1. IVAPekin lankidetza hitzarmena duten erakundeak (udalak, foru-aldundiak, UPV/EHU, etab.).

        Erakunde bakoitzak solaskide bat izango du euskara-ikastaroak kudeatzeko. Erakunde bakoitzeko solaskideak, IVAPeko Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez, baimendutako eskabideak bakarrik grabatuko ditu. Ondorioz, IVAPek ulertuko du erakunde bakoitzak onartutako eskabide guztiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak.

        IVAPek eskabideak aztertu eta gero, idatziz jakinaraziko dio eskatzailearen erakundeari baztertutako eskaerak zeintzuk diren.

        2. Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak.

        Interesdunak https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean egingo du eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen edozein identifikazio-bitartekoren eta sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ondoren. Honako helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak

        Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, bere saileko edo erakundeko solaskideari zein ikastaro egin nahi duen jakinaraziko dio, eta hark grabatuko du eskabidea IVAPeko euskara-ikastaroak kudeatzeko aplikazioan.

        Interesdunak atxikita dauden sailek eta erakundeek lanorduetako eskabideak ikusgai izango dituzte.

        Sail bakoitzak kudeatuko ditu eskabideak, IVAPen aplikazio informatikoaren bidez. Sail bakoitzak eskabide horiek baimendu edo ukatuko ditu IVAPek berariaz jakinaraziko dion epean.

        Ondoren, sailek eta erakundeek lanorduetako eskabideak onartu edo atzera botako dituzte.

        IVAPek ulertuko du sail edo erakunde batek onartutako eskabide guztiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintza guztiak.

      3. Lanorduetako eskabideak egiteko epea.

        Hau izango da eskaerak IVAPeko aplikazioen bitartez bideratzeko epea: azaroaren 29tik abenduaren 13ra bitartekoa.

        Eusko Jaurlaritzako sailek abenduaren 16ra arteko epea izango dute jasotako eskaerak izapidetzeko.

      4. Aldi baterako langileak lanorduetako ikastaroetan.

        Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileen sailek eta erakundeek egiaztatu beharko dute, aldi baterako lan-kontratuko langileen eta bitarteko funtzionarioen kasuan, kontratazio-baldintza edo izendapenaren indarraldia, ikastaroak dirauen bitartean.

        IVAPekin lankidetza hitzarmena duten erakundeek egiaztatu beharko dute, aldi baterako lan-kontratuko langileen eta bitarteko funtzionarioen kasuan, kontratazio-baldintza edo izendapenaren indarraldia, ikastaroak dirauen bitartean.

        Seigarrena. Lanorduz kanpoko ikastaroak.

      1. Ikastaroen eskaintza lanorduz kanpo.

        Lanorduz kanpoko ikastaroen ezaugarriak deialdi honen III. eranskinean adierazten dira.

      2. Eskabideak nola egin, lanorduz kanpoko ikastaroetarako.

        1. IVAPekin lankidetza hitzarmena duten erakundeetako langileak.

        Erakunde bakoitzak solaskide bat izango du euskara-ikastaroak kudeatzeko. Erakunde bakoitzeko solaskideak, IVAPeko Solaskidegune aplikazio informatikoaren bidez, baimendutako eskabideak bakarrik grabatuko ditu. Ondorioz, IVAPek ulertuko du erakunde bakoitzak onartutako eskabide guztiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak.

        IVAPek eskabideak aztertu eta gero, idatziz jakinaraziko dio eskatzailearen erakundeari baztertutako eskaerak zeintzuk diren.

        2. Eusko Jaurlaritzako langileen eskabideak lanorduz kanpoko ikastaroetarako.

        Interesdunak https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean egingo du eskabidea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan onartuta dagoen edozein identifikazio-bitartekoren eta sinadura elektronikoaren bidez identifikatu ondoren. Honako helbide honetan kontsulta daiteke: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak

        Interesdunak ez badu https://ivap.euskadi.eus/izapideak helbidean sartzeko aukerarik, bere saileko edo erakundeko solaskideari zein ikastaro egin nahi duen jakinaraziko dio, eta hark grabatuko du eskabidea.

      3. Lanorduz kanpoko eskabideak egiteko epea.

        Hau izango da eskaerak IVAPeko aplikazioen bitartez bideratzeko epea: azaroaren 29tik abenduaren 13ra bitartekoa.

      4. Aldi baterako langileak lanorduz kanpoko ikastaroetan.

        Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko aldi baterako lan-kontratudun langileek edo bitarteko funtzionarioek egiaztatu egin beharko dute lan-hitzarmena dutela euren administrazioarekin, ikastaroak dirauen bitartean. Horretarako, lan-kontratuaren kopia aurkeztu beharko dute.

        IVAPekin lankidetza hitzarmena duten erakundeek egiaztatu beharko dute, aldi baterako lan-kontratuko langileen eta bitarteko funtzionarioen kasuan, kontratazio-baldintza edo izendapenaren indarraldia, ikastaroak dirauen bitartean.

      5. Matrikula-orriaren bidez finantzatutako ikastaroak kudeatzea.

        Lanorduz kanpoko ikastaroak matrikula-orriaren bidez finantzatuko dira.

        Euskaltegi homologatuetako ikastaroetan lanorduz kanpo egin beharreko ikastaroen eskaintza deialdi honen III. eranskinean dago jasota.

        IVAPek matrikula-orri bat emango dio euskara-ikastaroetan parte hartzeko baimena duen pertsonari, berak aukeratutako euskaltegi homologatuan baimendutako moduluan matrikula dadin.

        Matrikula egiteko, ezinbestekoa izango da matrikula-orria euskaltegian aurkeztea, ikastaroa hasi baino lehen.

        IVAP arduratuko da matrikula ordaintzeaz, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

        1. Interesdunak matrikula-orrian zehaztutako moduluan matrikulatuta egon behar du.

        2. Egin daitezkeen ikastaroek HABEk araututakoak izan behar dute, eta deialdi honen III. eranskinean jasota egon.

          Baldintza horiek guztiak betetzen direla egiaztatu ondoren, IVAPek matrikula orria onartuko du eta kostu osoa ordainduko du. Inola ere ez du bere gain hartuko ikastaroen ondoriozko bestelako gasturik (joan-etorriak, materialak etab.)

          Ikasleak egindako matrikulazioak lehen aipatutako baldintzak betetzen ez baditu, IVAPek ez du ordainketarik egingo.

          Ikaslea ez bada inongo euskaltegian matrikulatzen, matrikula-orria itzuli beharko dio IVAPi.

          Zazpigarrena. Ikastaroen hasiera.

          Ikastaroa hasten den egunean bertan hasi beharko du langileak eskolan. Hortaz, IVAPek bertan behera utziko ditu eskolan hasi ez diren langileen eskaerak.

          Moduluz aldatzen diren ikasleen kasuan, hasiera-dataren erreferentea ikastaro trinkoa izango da:

          Ikastaro trinkotik 2 ordukora aldatzen diren ikasleek lehenik eta behin ikastaro trinkoa bukatu behar dute, eta ondoren aldatuko dira 2 orduko ikastarora.

          2 orduko ikastarotik trinkora aldatzen diren ikasleek 2 orduko ikastaroan jarraituko dute harik eta ikastaro trinkoa hasi arte.

          Zortzigarrena. Ikasleei buruzko informazioa eta datuen babesa.

          Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoak babesteari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa eta datuak babesteari buruz indarrean dagoen gainerako araudia betez, jakinarazten da izaera pertsonaleko datuak «EAEko administrazio publikoetako langileen euskalduntzea» izeneko tratamendu-jardueran sartuko direla. Tratamendu horren helburua izango da EAEko administrazio publikoetako langileen hizkuntza-gaikuntzako ikastaroak kudeatzea eta ebaluatzea, eta, hala badagokio, programatzea eta bertaratzea gestionatzea, bai eta hizkuntza-gaikuntzagatik esleitutako ordu-kreditua kudeatzea ere.

          Tratamendu horren arduraduna Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza izango da, eta haren aurrean, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Datuak Babesteko Ordezkariaren aurrean, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, transferitzeko, mugatzeko, aurka egiteko eta errebokatzeko eskubideak baliatu ahal izango dira, baita aplikatu beharreko araudiak aurrez ikusitako beste edozein eskubide ere.

          Deialdi honetan parte hartzen duten pertsonei buruzko datuak hauei jakinaraziko zaizkie: EAEko langileen arloan eskumena duten erakundeei (bertaratzeari eta ebaluazioari buruzko informazioa); Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari, normalizazio-planaren betetze mailari buruzko ebaluazio-txostena egiteko (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 6. artikulua); eta HABE-Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeari (Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa betez). Hirugarrenei ez zaizkie datuak jakinaraziko, legeak kontrakoa agintzen ez badu.

          Hemen kontsultatu dezakezu datuak babesteari buruzko informazio gehigarri eta xehatua:

          https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/021500-capa2-eu.shtml

  1. Barnetegiko ikastaroak.

    Barnetegiko ikastaroak Zornotzako Aurten Bai barnetegian edo Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin ahal izango dira ondorengo egutegien arabera:

    Maizpide (Lazkao): otsailak 20 - ekainak 23.

    Aurten Bai (Zornotza): otsailak 20 - ekainak 30.

    Barnetegiko ikastaroen egutegia nahiz ordutegia euskaltegien eskaintzaren arabera alda daitezke.

    IVAPek matrikularen eta egonaldiaren gastuak hartuko ditu bere gain.

  2. Bost orduko ikastaroak.

    Modulu honek egun osoko lan-liberazioa eskatuko du; izan ere, eskola orduez gain, ikasleak lan pertsonalerako behar duen denbora ere gehitu beharko da.

    Bost orduko ikastaroek, betiere, lauhileko iraupena izango dute. Deialdi honi dagokion bost orduko ikastaroa bigarren lauhilekoan egingo da eta honako iraupena izango du:

    Otsailak 20 - ekainak 28 (hiru ebaluazio egingo dira).

    2023ko apirilaren 6tik 14ra arteko egunak, biak barne, ez dira eskola egunak izango.

    IVAPek matrikula gastuak hartuko ditu bere gain.

  3. Modulu-aldaketak.

  1. Bost orduko ikastarotik bi orduko ikastarora:

    Bost orduko ikastarotik IVAPeko bi orduko talde batera aldatzen diren ikasleek ondorengo egutegia izango dute: otsailak 20 - ekainak 23.

    2023ko apirilaren 3tik 14ra arteko egunak, biak barne, ez dira eskola egunak izango

    Matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.

  2. Bi orduko ikastarotik bost orduko ikastarora:

    Bi orduko ikastarotik IVAPeko bost orduko taldera aldatzen diren ikasleek eranskin honen 2. puntuan adierazitako egutegia izango dute.

    Aldiz, matrikula-orriarekin eskolatzen diren ikasleek euskaltegiaren egutegia eta ordutegia jarraituko dute.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik