Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2022ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako emandako dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 228
  • Hurrenkera-zk.: 5210
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2022ko ekainaren 27an argitaratu zen EHAAn (123. zk.) 2022ko ekainaren 14ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2022ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta haien deialdia egiten zuena.

  2. 2022ko ekitaldian Kultura eta Sormen Industrien Berrikuntzarako Funtsetik KSI Berritzaile+ Programarako dirulaguntzak arautzen dituen Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie enpresa interesdunei. Jakinarazpen horretaz gain, ebazpen horien edukia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egindako jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

    Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Honako zerrenda hauek argitaratzea: emandako laguntzak eta erakunde onuradunak (I. eranskina), diruz lagundu ez diren eskabideak (II. eranskina), artxibatutako eskabideak (III. eranskina) eta ordezko enpresa onuradunak (IV. eranskina); Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko ekainaren 14ko Aginduari buruzkoak dira.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.