Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Kultura sailburuordearena, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena eta Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5180
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/15
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik 2022ko azaroaren 2ko Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren Agindua, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizatzeko eta modu jasangarrian kudeatzeko dirulaguntzak emateko modua arautzen eta deialdia egiten duen Agindua (Europar Batasunak finantzatutako Next Generation EU Suspertze,Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, 2022. urteari dagokiona).

Agindu horren 13. artikuluaren arabera, aipaturiko dirulaguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo du, eta Batzorde horren kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kultura sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).

Batzarkideak: Ane Dorronsoro Lazkanoiturburu; Javier Herrera Lotero; Carlos Morán Arostegui; Nerea Obieta Tuduri; Alvaro Sanz Aspiazu.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 15a.

Kultura sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.