Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 10ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik ezarri den zehapena argitaratzeko agintzen duena (espedientea: 48/2022/81 - Arau-haustearen akta: I482022000009302).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5165
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/10
  • Argitaratze-data: 2022/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Construcciones Lasuen, S.A. enpresari (IFK: A48093421; egoitza: Arta auzoa, z.g., 48220 Abadiño) zehapen-espedientea hasi zaio, Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Ikuskatzailetzak 2022ko martxoaren 15ean egindako I482022000009302 arau-haustearen akta dela bide.

Lehenengoa. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen bidez, 2022ko maiatzaren 2an, Construcciones Lasuen, S.A. enpresari hirurogei mila euroko (60.000) euro isuna jarri zitzaion, laneko arriskuen prebentzioari lotuta arau-hauste oso astuna egiteagatik. Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.8 artikuluan dago tipifikatuta arau-hauste hori: «Lantokiko sustatzaileak edo enpresaburu titularrak lantokian jarduerak garatzen dituzten pertsonek arriskuei eta babes-neurriei nahiz prebentzioari eta larrialdiei buruzko informazioa eta jarraibideak jasotzen dituztela bermatzeko neurriak ez hartzea, dagokion moduan eta lan-arriskuen prebentziorako araudian zehaztutako edukia eta irismena aintzat hartuta, erregelamenduaren arabera arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean».

Maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, arau-haustearen zenbatekoa 36.000 eurora murriztu zen.

Bigarrena. Ebazpenari ez zitzaion errekurtsorik aurkeztu, beraz, ezarritako ebazpena berretsi zen.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak du espedientea ezagutzeko eskumena, horrela xedatuta baitago Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuan. (2021eko urtarrilaren 29ko EHAA), maiatzaren 14ko 928/98 Errege Dekretuan (1998ko ekainaren 3ko BOE) eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan oso arau-hauste larriak egiteagatik ezarritako zigorrak argitaratzeari eta zigortutako enpresen erregistroa sortzeari buruzko azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuaren 2., 3. eta 4. artikuluetan (2012ko abenduaren 4ko EHAA).

Lege-aginduak eta aplikatzekoak diren gainerakoak aztertu ostean, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

Lehenengoa. Ezarri den zehapen irmoari buruzko datuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen agintzea. Datuak honako hauek dira:

Sozietate-izena: Construcciones Lasuen, S.A.

Haren jarduera-sektorea: Bizitegi-eraikinak eraikitzea.

Identifikazio fiskaleko kodea: A48093421.

Egoitza soziala: Arta auzoa z.g.,48220-Abadiño (Bizkaia).

Egindako arau-haustea: lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 13.8 artikulua: «Lantokiko sustatzaileak edo enpresaburu titularrak lantokian jarduerak garatzen dituzten pertsonek arriskuei eta babes-neurriei nahiz prebentzioari eta larrialdiei buruzko informazioa eta jarraibideak jasotzen dituztela bermatzeko neurriak ez hartzea, dagokion moduan eta lan-arriskuen prebentziorako araudian zehaztutako edukia eta irismena aintzat hartuta, erregelamenduaren arabera arriskutsu edo arrisku bereziko jarduera gisa hartzen direnean».

Zigor ekonomikoaren zenbatekoa: hirurogei mila euro (60.000) euro, eta murriztu ondoren 36.000 euro, maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzaren kuotak likidatzeko espedienteetarako prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 14.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Arau-haustearen aktaren data: 2022ko martxoaren 15a.

Zehapenaren ebazpenaren data: 2022ko maiatzaren 2a.

Zehapena irmo bilakatu zen eguna: 2022ko uztailaren 3a.

Bigarrena. Argitaratu behar diren datuak laneko arriskuen prebentzioaren arloko arau-hauste oso astunen zehapenen erregistroan argitaratu daitezen agintzea. Erregistro hori Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari atxikita dago, arestian aipatu azaroaren 21eko 244/2012 Dekretuak 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ezarritako zehapenaren gaineko erregistroko datuak bost urte igaro ostean deuseztatuko dira, zehapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik