Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko azaroaren 10ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Gastrobikain 2022 kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 5233
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/11/10
  • Argitaratze-data: 2022/11/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduaren bidez, Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko 2022ko deialdiaren oinarriak onartu ziren eta deialdia egin zen. Agindu horren 11. oinarriko 3. paragrafoak ezartzen duenez, «Balorazio-batzorde bat sortuko da, proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko, baloratzeko eta haztatzeko. Lau kide izango ditu balorazio-batzordeak: hiru Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzakoak izango dira, eta bat, BCC Basque Culinary Centerrekoa.

Bere eginkizunak betetzeko, batzordeak arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpen baten bidez, batzordea ebaluazio-lana egiten hasi baino lehen.»

Ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua, honako hau

Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek 2022ko ekitaldirako laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egingo du. Laguntza horien deialdia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko irailaren 14ko Aginduaren bidez egin zen, zeinak Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu baitzituen.

Aurrekoarekin bat etorriz, balorazio-batzordea osatuko dute:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

  1. ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa programen arduraduna (ordezkoa).

    Batzordekideak:

  1. ª Carmen González Hernández andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (titularra).

  1. ª Cristina Ortega Álvarez andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (ordezkoa).

    Iñaki Aresti Uribe jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (titularra).

    Pablo Mauricio Arenas Alegria jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari jardungo duena (ordezkoa).

    Imanol Zubelzo Lacunza jauna, Basque Culinary Center-en ordezkari gisa (titularra).

    Ander López Delgado jauna, Basque Culinary Center-en ordezkari gisa (ordezkoa).

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko azaroaren 10a.

    Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

    RAÚL PÉREZ IRACHETA.