Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 8koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita noiz jarri den Gurenet atarian 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen ebazpena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 3906
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/08
  • Argitaratze-data: 2022/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaren 2 zenbakidun hirugarren ebazpen-zatian ezarritakoarekin bat etorriz [ebazpen horren bidez maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk., deialdia egiten da Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu izendapen aske bidez behin betiko betetzeko prozedurarako (C226) eta zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C227)] eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 14.2.d artikuluak ematen dizkidan eskumenekin bat etorriz, honako hau

Jakinaraztea 2022ko uztailaren 28an jarri dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2022ko uztailaren 27ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, behin betiko eta zerbitzu-eginkizunetan esleitzen dira Ertzaintzako Eskala Goreneko eta Betearazpen Eskalako zenbait lanpostu, 2022ko apirilaren 25eko Ebazpenaz deitutako prozeduran (maiatzaren 16ko EHAA, 93. zk.) izendapen aske bidez betetzeko direnak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 8a.

Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.