Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 4koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia Sortzeko Legearen aurreproiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 161
  • Hurrenkera-zk.: 3657
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/04
  • Argitaratze-data: 2022/08/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko abuztuaren 4ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zaio Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeko Legearen aurreproiektuari.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legeak 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuak 11.2.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Euskadiko Zibersegurtasun Agentzia sortzeko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, alegazioak aurkezteko aukera izan dadin, lege-aurreproiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), baita Legegunea euskal araudiaren atarian ere (https://www.legegunea.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 4a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik