Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 31koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko uztailaren 21ekoa, enplegu-nitxo berrien eremuan lanbide-konpetentziei buruzko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2022. urterako deialdia argitaratzeko dena, lehentasunez langabezian dauden langileei zuzendua, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 3920
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/31
  • Argitaratze-data: 2022/09/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 21eko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, enplegu-nitxo berrien eremuan lanbide-konpetentziei buruzko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2022. urterako deialdia argitara ematen baita; lehentasunez langabezian dauden langileei zuzendua dago, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan). Ebazpena 2022ko abuztuaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 165. zenbakian. Eta honela zuzendu dira hutsok:

2022/3738 (67/33) orrialdetik 2022/3738 (67/63) orrialdera, «Espezialitate Programagarriak eta Modulu Ekonomikoak» izeneko I. eranskinean zenbait huts atzeman dira «Lanbide-Arloa» zutabean, eta honen bidez zuzentzen dira. Ulergarriagoa izateko, I. eranskin osoa ordezkatu da, ebazpen honi erantsitakoa jarrita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 31.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik