Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 29koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeak hautatzeko dena, hezkidetza, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko jarduketa-proiektuak egiteko 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4115
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/29
  • Argitaratze-data: 2022/09/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko ekainaren 7ko Aginduaren bidez egindako deialdian oinarrituta, eta hautaketa-batzordeak izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

Lehenengoa. Eranskinean jasotako itunpeko ikastetxeak hautatzea, 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan jarduera-proiektuak egiteko, hezkidetza, prebentzioa eta emakumeen aurkako indarkeriaren detekzio goiztiarra modu globalean, sistematikoan eta integratuan lantzeko.

Bigarrena. Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euro esleituko zaizkio irakasleen prestakuntza-jardueren gastuei, eskola-komunitatearen gastuei eta proiektuaren koordinazio- eta zabalkunde-ekintzen gastuei aurre egiteko, proiektuak hartu behar dituen bi ikasturteetatik lehenengoan. Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketa dirulaguntzaren % 60 esleitutako dirulaguntza onartu bezain laster egingo da.

  2. Gainerakoa dirulaguntza osoaren % 40 «Hezkidetza - Dirulaguntzaren justifikazioa» agiria aurkeztu ondoren ordainduko da; 2023ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 29a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.