Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 22koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez Administrazioaren ordezkariak izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigazioko ganbera ofizialen mugapeetako hauteskunde-batzordeetan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 170
  • Hurrenkera-zk.: 3898
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/22
  • Argitaratze-data: 2022/09/05

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Turismoko eta Merkataritzako Sailburuordetzaren 2022ko abuztuaren 19ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen gobernu-organoak berritzeko hauteskundeetarako deia egin zen.

Ebazpena 2022ko irailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen; bertan ezartzen da, 78/2015 Dekretuak 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (78/2015 Dekretua, maiatzaren 26koa, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta gobernu-organoak arautzekoa): «hauteskunde-deialdia argitaratu eta hurrengo zortzi egunen barruan Hauteskunde Batzar bat eratuko da Ganbera bakoitzaren mugapean. Bost lagunek osatuko dute batzar hori: Ganberetako hautesleen hiru ordezkarik eta Administrazio babesleak izendatutako bi pertsonak, horietako batek lehendakari-lanetan jardungo du. Lehendakariak pertsona bat izendatuko du Hauteskunde Batzarreko idazkari-lanak egin ditzan hitzarekin baina botorik gabe; administrazio babesleko funtzionario bat izango da nahitaez. Hauteskunde Batzarrak, edonola ere, beti eskatuko dio aholkularitza juridikoa mugapeko Ganberako idazkariari».

Beraz, ebazpen honen bidez, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 13/2021 Dekretuak, 6.2.ñ) artikuluan, eman dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

Administrazio honek Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizial bakoitzaren barrutian dituen ordezkari hauek izendatzea:

Arabako hauteskunde-batzordea:

Lehendakaria: Daniel Solana Alonso jauna.

Lehendakariaren ordezkoa: Jon Oiartzabal Sanchez jauna.

Bokala: Ana Sarriegi Fortun andrea.

Bokalaren ordezkoa: Jon Zalakain jauna.

Bilboko hauteskunde-batzordea:

Lehendakaria: Gregorio Jose Zurro Tobajas jauna.

Lehendakariaren ordezkoa: Carlos Izaguirre San Emeterio jauna.

Bokala: Leire Izaguirre Aranguren andrea.

Bokalaren ordezkoa: Irune Gomez Sangroniz andrea.

Gipuzkoako hauteskunde-batzordea:

Lehendakaria: Elena Moreno Zaldivar andrea.

Lehendakariaren ordezkoa: Laura Guinea Lopez de Munain andrea.

Bokala: Teresa Urkiola Pujana andrea.

Bokalaren ordezkoa: Patricia Albaina Domingo andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 22koa.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik