Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lagundutako enpleguko jarduketetarako 2021eko laguntzen deialdiaren babesean dirulaguntzak jaso dituzten erakundeen zerrenda. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duenean, jasotzen dira laguntza horiek.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 3812
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/01
  • Argitaratze-data: 2022/09/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dirulaguntza publikoak ematean nahitaezkoa den publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta 168/2019 Dekretuak (168/2019 Dekretua, urriaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duena; 2019ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratua, 227. zk.) 70.5 artikuluan ezartzen duenaren arabera publikotasun-printzipioa bete behar denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako laguntzak jaso dituzten pertsonen eta erakundeen zerrenda, jasotako zenbatekoak zehaztuta, eta jasotako laguntza aldatu zainen zerrenda.

Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea lagundutako enpleguko jarduketetarako 2021eko laguntzen deialdiaren babesean emandako laguntzak jaso dituzten pertsonen eta erakundeen zerrenda. Urriaren 29ko 168/2019 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen duenean, jasotzen dira laguntza horiek eta deialdia erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko apirilaren 21eko bileran (2021eko maiatzaren 17ko EHAA, 95. zk.). Ebazpen honen eranskinean dago jasota zerrenda.

Bigarrena. Berariaz jakinaraztea deialdi honen babesean diruz lagundutako lagundutako enpleguko jarduketak Europako Gizarte Funtsak finantzatzen ditu % 40an, Euskadiko 2021-2027 FSE+ Programaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 1a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)