Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen bigarren huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2022ko ekainaren 10ekoa, EAEko lantokietan iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko 2022rako laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3762
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/08/19
  • Argitaratze-data: 2022/08/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo egintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenean (2022ko ekainaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 120. zk.). Ebazpen horren bidez, EAEko lantokietan iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko 2022rako laguntzen deialdia argitaratzen da. Hori dela eta, zuzendu egiten dira:

Euskarazko argitalpenean, 2022/2832 (14/14) orrialdean, 20. artikuluko hirugarren paragrafoan, honako hau dioenean:

Europako Gizarte Funts Plusak programak laguntza hauek finantzatzekotan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduari atxikiko zaizkio, 2021eko ekainaren 24koa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Gizarte Funts Plusari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari, Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari, eta bi Finantza Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen dituena, bai eta bi Finantzetako Funtsari buruzkoak ere.

Honela esan behar du:

Laguntzak (EGF+) Europako Plus Gizarte Funtsaren ko-finantzaketa izatekotan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduaren mende ere izango dira, non Eskualde Garapeneko Europako Funtsari, Europako Plus Gizarte Funtsari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsizio Funtsari eta Itsasoko, Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsari buruzko xedapen komunak ezartzen diren, hala nola funts horietarako finantza-arauak eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratzeko Funtserako, Barne Segurtasuneko Funtserako eta Mugak eta Bisatuen Politika Kudeatzeko Laguntza Finantzariorako Tresnarako finantza-arauak ere, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko ekainaren 24ko 2021/1057 (EB) Erregelamenduaren mende ere badaude, non Europako Plus Gizarte Funtsa (EGF+) ezartzen den eta 1296/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen den.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abuztuaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.