Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 9koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bitartez ebatzi egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko 2022ko dirulaguntzen deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5502
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/09
  • Argitaratze-data: 2022/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendariaren 2022ko uztailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta tokiko gainerako erakundeek memoria demokratikoa berreskuratzeko dituzten proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen 2022rako.

Ebazpen horren 13. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak dirulaguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean zerrendatutako erakundeak aurkeztutako eskaeretan atzera egitea onartzea.

Bigarrena. II. eranskinean zerrendatutako erakundeek aurkeztutako eskabideak ez onartzea, eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. III. eranskinean zerrendatzen diren erakundeei esleitzea memoria demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko laguntzak, aipatutako eranskinean zehazten diren zenbatekoen arabera.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Bilbao, 2022ko abenduaren 9a.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria,

MIREN AINTZANE EZENARRO EGURBIDE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)