Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez egiten baita ebazpen honen huts-zuzenketa: Ebazpena, 2022ko abenduaren 5ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez onetsi eta argitaratzen baita Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez (C250) bete beharrekoak, hornitzeko lehiaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/30
  • Argitaratze-data: 2023/01/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Hutsak aurkitu dira Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, merezimendu lehiaketa orokorraren sistemaren bidez (C250) bete beharreko lanpostuak betetzeko prozedurarako deialdia egiten da, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzaren oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein ikuskapen eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietarako. Beraz, zuzendu egiten dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrenbestez, hau

Lehenengoa. Aurrekarietan adierazitako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren 1. eranskinean, lehenengo oinarriko 9. apartatuan,

Hau dio:

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko da, eta merezimendu orokorrak ere ofizioz baloratuko dira, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan dauden datuetan oinarrituta.

Baina hau esan behar du:

Parte hartzeko baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatuko da, eta merezimendu orokorrak ere ofizioz baloratuko dira, Segurtasun Sailak kudeatzen dituen langileen datu-baseetan dauden datuetan oinarrituta.

Nolanahi ere, gidabaimenak eta horien indarraldia egiaztatzeko, Zaintza eta Erreskate Unitatean sartzeko eskatzen diren LPZ titulazioak eta horien indarraldia egiaztatzeko, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak kudeatzen dituen datu-baseetan inskribatuta ez dauden betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko, jatorrizko dokumentua aurkeztu beharko zaio Zentroko Giza Baliabideen Burutzari erkatzeko, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Erkatutako kopia Giza Baliabideen Zuzendaritzako Plangintza Arlora bidaliko da.

Organo eskudunak alegatutako betekizunak eta merezimenduak egiaztatuko ditu, kasuen arabera, bere erregistroak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroak, administrazio publikoen datuen bitartekaritza-plataforma edo ziurtagiria ematen duen erakundea kontsultatuz.

Kontsulta horiek kasu guztietan egingo dira, salbu eta eskatzailearen oposizio arrazoitua agertzen bada eta tratamendu-jardueraren ardura duen organoak ontzat hartzen badu. Arrazoitutako aurkakotasunik agertuz gero, harekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira kontsultatzea nahi ez diren dokumentuen jatorrizko bertsioak.

Bigarrena. Aurrekarietan adierazitako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren 1. eranskinean, bigarren oinarriko 1. eta 2. apartatuetan,

Hau dio:

  1. Hautaketa-prozeduran parte hartu nahi dutenek deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko otsailaren 10era arte (egun hori barne) aurkeztu beharko dituzte eskabideak.

  2. Deialdi honetan parte hartzea eskatzeko, 4. eranskin gisa honekin batera doan eskabide-orri normalizatuaren eredua erabiliko da. Bertan, eskatzen diren lanpostuak zehaztuko dira eta, lanpostu bat baino gehiago eskatuz gero, baita lanpostu horien lehentasun-hurrenkera ere.

Baina hau esan behar du:

  1. Hautaketa-prozeduran parte hartzeko, interesdunek ezarritako epearen barruan aurkeztu beharko dute eskabidea. Epe horretan, behin betiko lanpostuak betetzeko erregimenean eskatutako lanpostuak zehaztuko dira, eta bat baino gehiago izanez gero, baita horien lehentasun-hurrenkera ere.

  2. Eskabidea 4. eranskinean onartzen den eredu normalizatuan egin ahal izango da, eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan aurkeztuko da, 2023ko urtarrilaren 10etik 2023ko otsailaren 10era arte, biak barne.

    Bide telematikoz ere aurkeztu ahal izango da eskabidea, Segurgune atariaren bidez. Interneteko https://segurgune.euskadi.eus helbidean sartuko gara atari horretara. Atarira sartzeko, lanbide-txartelean dagoen IPZri lotutako ziurtagiri digitala erabiliko da. Horretarako, Interneterako konexioa eta ziurtagiri digitalen txartelen irakurgailua dituen ekipo bat erabili beharko da. Bide telematikoa erabiliz gero, eskabideak aurkezteko epea 2023ko urtarrilaren 10ean hasiko da, eta 2023ko otsailaren 10eko 23:59an amaituko da, egun biak barne. Eskaerak aurkezteko aplikazioaren erabiltzailearen eskuliburua langilearen atarian eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan egongo da eskuragarri.

    Parte hartzeko eskaera aurkezteko aukeratutako bidea edozein dela ere, aurkeztutako eta erregistratutako eskabidea aldatu nahi dutenek 4. eranskinean agertzen den eskabide normalizatuaren eredua bete beharko dute, eta polizia-zentroetako Giza Baliabideen bulegoetan aurkeztu, aurrekoa aldatzen dela adieraziz, 2023ko urtarrilaren 10etik 2023ko otsailaren 10era arte, biak barne.

    Bigarren bat edo gehiago aurkeztuz gero, eskabideak aurkezteko epearen barruan egindako azkena bakarrik izango da kontuan. Aurreko guztiak baliogabetuko dira, eta epe hori amaituta aurkezten direnak ondoriorik gabe geratuko dira.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka eta oinarrien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

MIREN GOITIA GABIOLA.