Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparrukoa, finantzatzera bideratutako 2022ko aurrekontu-kreditua agortu egin dela.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 333
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/30
  • Argitaratze-data: 2023/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 10eko Ebazpenaren bidez, toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen 2022ko ekitaldiko deialdia argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2022ko ekainaren 9ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2022-06-22ko EHAA).

Deialdiaren 2.1 artikuluak laguntzak finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoen zenbatekoaren berri ematen du.

Deialdi horren 9.2 artikuluak xedatzen duenez, eskaerak aurkeztutako hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, finantzaketarako funtsak amaitu arte. Behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa eman, eta horren berri argitaratuko da EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Aurrekontu-zuzkidura agortu denez, hau

Lehenengoa. Argitara ematea toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparrukoa, finantzatzeko 2022rako esleitutako aurrekontu-kreditua agortu egin dela 2022ko uztailaren 21ean, 09:15ean aurkeztutako espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.