Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 2koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2022. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 5447
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/02
  • Argitaratze-data: 2022/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko martxoaren 30eko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2022ko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntzak arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuz aldatu zen.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2022ko urriaren 28ko Ebazpenaren bitartez, aldatu egin da dirulaguntza horietarako deia egiten duen 2022ko martxoaren 30eko Ebazpena, eta dotazio ekonomikoa handitu da.

Aipatutako Ebazpenean izendatutako Ebaluazio Batzordeak eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamen bat egin du. Hori dela-eta, honako hau,

Lehenengoa. I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epe barruan eta behar bezala aurkeztu direlako.

Bigarrena. II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena. III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena. Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, baten batek VII. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitu daitekeen gehieneko diru-kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena. Dirulaguntzak ez esleitzea V. eranskinean zehazten diren eskaerei, eranskinean ematen diren arrazoiengatik.

Seigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 2a.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,

MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.