Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2022ko ekitaldiko Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzen deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 372
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Laguntzak jasotzeko arauz ezarritako epearen barruan aurkeztutako eskabideak ikusita, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuak.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako.

Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza, 1.117.461,08 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena. Laguntzen ordainketa 2022ko abuztuaren 31ko Aginduaren 18. oinarrian xedatutakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2022ko abuztuaren 31ko Aginduan aurreikusitako Bioekonomiako berrikuntza-proiektuetarako laguntzak ukatzea ebazpen honen II. eranskinean agertzen diren eskatzaileei.

Laugarrena. 2022ko abenduaren 31n ezartzea urteko eta urte anitzeko proiektuak 2023ko abenduaren 31n gauzatzeko epea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.