Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduko laguntzen zerrenda. Agindu horren bidez, deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2022ko ekitaldiko laguntzetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/26
  • Argitaratze-data: 2023/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduak 2022ko ekitaldirako dirulaguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzat, euskal nekazaritza sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren gizarte-solaskide gisa egindako lana dela eta.

Agindu horren hamargarren ebazpen-zatiak ezarritakoa betetzeko, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. apartatuko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau

Lehenengoa. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduak araututako laguntzen onuradunak diren erakunde profesionalen zerrenda argitaratzea (eranskina), guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Agindu horrekin deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalei zuzendutako 2022ko ekitaldiko laguntzetarako.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.