Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 26koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2022-2023 ikasturteko Irale programaren lehenengo txandan irakastordu barneko euskara-ikastaroak egiteko onartuak izan ziren irakasleen ordezkotzagatik ikastetxe pribatuentzako edo gizarte-ekimenezkoentzako dirulaguntzak erabakitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 580
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/26
  • Argitaratze-data: 2023/02/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

2022ko uztailaren 26ko Aginduak (EHAA, 2022-09-01), Hezkuntzako sailburuarenak, Irale programaren baitan 2022. urtean irakastordu barneko euskara-ikastaroren batean jarduteko irakasleak liberatu nahi zituzten ikastetxe pribatu edo gizarte-ekimenezkoentzako laguntzetarako deia egiten zuen.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren eta 2022-2023 ikasturtearen lehenengo txandan irakastordu barnean Iralen euskara ikasteko aukeratuak izan diren ikasketarien zerrenda ofizialak kontuan izanik, honako hau

Eranskinean adierazten da 2022-2023ko lehenengo txandan Iralen izan diren irakasleen izen-zerrenda eta ikastetxe bakoitzak ordezkotza horretarako jasoko duen diru-kopurua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza sailburuaren aurrean hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen hau egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita izango da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 26a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.