Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 22koa, Hezkuntza sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzak erabakitzen dituena (EIMA 2.0 modalitatea).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 32
  • Hurrenkera-zk.: 798
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/22
  • Argitaratze-data: 2023/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza Sailak 2022ko abuztuaren 30eko Aginduaz (2022ko irailaren 15eko EHAAn). Hori dela eta, Balorazio-batzordearen proposamenez honako hau

Lehenengoa. 2022ko abuztuaren 30eko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, EIMA 2.0 modalitatean guztira banatzeko dauden 400.000 euroko diru-partidatik Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren dirulaguntzak esleitzea.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei dirulaguntzarik ez ematea. Dirulaguntzarik ez ematearen arrazoiak ondokoak dira: EIMA 2.0 modalitatearen 1.4 puntuan adierazitakoa ez betetzea, hau da, Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa edota Aurrekontua ataletan gutxieneko puntuazioa ez lortzea.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialak dirulaguntzarik gabe gelditu dira aurrekontua agortu egin delako.

Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 22a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.