Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren entitateetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE; Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 6
  • Hurrenkera-zk.: 135
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2023/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehena. 2022ko ekainaren 14an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazio enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Bigarrena. 2022ko urriaren 11n argitaratu zen behin-behineko laguntzak esleitzen zituen ebazpena. Ebazpenaren hirugarren puntuak ezartzen du behin betiko likidazioa, plan edo programa exekutatu izanaren justifikazioaren menpe egongo dela, deialdiaren hamargarren oinarrian xedatzen denaren arabera

Lehena. Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuaren 51.2 artikuluaren arabera, Gobernua, sailburuak eta organismo autonomoen lehendakari eta zuzendariak dira arauak onartu eta bakoitzak bere esparruko laguntzak eta dirulaguntzak emateko eskumena duten organoak.

Bigarrena. Deialdiaren zortzigarren oinarriak ezartzen duenez, prestakuntza-plan edo -programei buruzko laguntzen esleipena Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen baten bitartez egingo da. Ebazpen horrek diruz lagundutako entitateen zerrenda bilduko du, bai eta erakunde horietako bakoitzari dagozkion diru-kopuruak ere, eta dagozkien diruz lagundutako kontzeptuak ere adieraziko dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta helbide elektroniko honetan argitaratuko da: www.ivap.euskadi.eus (IVAPen zuzendariaren 2022ko ekainaren 1eko Ebazpenaren eranskina).

Hirugarrena. Laguntzak justifikatzeari eta ordaintzeari buruz deialdiaren hamargarren oinarriak ezartzen duenez, Egindako justifikaziotik ondorioztatzen bada prestakuntza-plana edo -programa ez dela bete edo zati batean bakarrik bete dela, ondorio den likidazioa egingo da, planaren betearazpen-maila eta kontura jasotako diru-kopurua kontuan hartuta. Gertatuz gero entitateak azkenean egokituko zaizkion zenbatekoen gainetik dauden kopuru batzuk jasotzea, itzuli egin beharko dira behar ez den bezala jaso diren kopuru horiek.

Aurreko guztia dela eta, planaren edo programaren betearazpena justifikatzeko epea amaituta, hau

Lehenengoa. Honako laguntza hauek behin betiko ematea, aipatzen diren entitateetako prestakuntza finantzatzeko:

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO UDAL-ADMINISTRAZIOAK

(Ikus .PDF)

AUTONOMIA-ERKIDEGOKO FORU-ADMINISTRAZIOAK

(Ikus .PDF)

Bigarrena. Agintzea esleitutako behin betiko zenbatekoa baino gehiago jaso duten entitateei dagokien diru-kopurua itzultzeko izapideak hastea.

ERREKURTSOAK

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, 29/1998 Legearen 46. artikuluak esan bezala.

Hala ere, aldez aurretik, IVAPi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezeztatu dezan. Errekerimendua IVAPen zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekerimendua egiteko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jasotzen den edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.