Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 20koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioa erregistratu, argitaratu eta gordailutzen duena (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002115012003).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 15
  • Hurrenkera-zk.: 367
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/20
  • Argitaratze-data: 2023/01/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko abenduaren 19an, REGCON erregistroan aurkeztu zuten enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren akordioari buruzko dokumentazioa.

Lehenengoa. Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategina), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala.

Bigarrena. Prozedura honetan aplikatu behar den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: 713/2010 Errege Dekretua, maiatzaren 28koa, Laneko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroari eta Gordailuari buruzkoa, eta 9/2011 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzkoa.

Hirugarrena. Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta egiaztatu da legezko eskakizun guztiak betetzen dituztela. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistroari eta gordailuari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Akordioa Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.

Bigarrena. Akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 20a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

Leire Idirin Requetak, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunen hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioak emandako baimena baliatuta, honako hau

Adierazten du: 2022ko abenduaren 19an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, UGTk hala eskatuta, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:

Egindako galdera: hitzarmen kolektiboko soldata-taulak eguneratzea planteatzen da 2022rako, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren azaroaren 22ko 97/2022 Ebazpena argitaratu eta gero, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2022rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 1,5eko igoera gehigarria onartzen duen akordioa. Gobernu Kontseiluaren akordio horren bidez onartzen da sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien 1,5eko igoera gehigarria, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2ko igoera batuta, guztira % 3,5eko igoera egiten du 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko.

Ebazpena: batzordeak honako erabaki hau hartu du aho batez:

Onartu egiten dira Osakidetzako Garbiketa Zerbitzuaren Enpresa Emakidadunen Sektoreko Hitzarmen Bakarreko soldata-taulak, zeinak akta honen eranskin gisa baitatoz, sinatuta. Taula horietan, soldata-kontzeptuak % 1,5 gehiago eguneratzen dira, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Igoera hori eta aurretik onartutako % 2ko igoera batuta, guztira % 3,5eko igoera egiten du 2021eko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsariekiko, bat etorriz Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren azaroaren 22ko 97/2022 Ebazpenean aurreikusitakoarekin, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea 2022rako Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzura dauden langileen ordainsarien % 1,5eko igoera gehigarria onartzen duen akordioa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen direnetik aurrera ordainduko dira igoerok.

Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2022ko abenduaren 19an.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik